TDT

Oskar Garzia 2007ko urr. 18a, 00:00

Hemen bertan dago lurreko telebista digitala(TDT), askotan entzun dugu hitz hau, baina badakigu zertan datza eta zer aldaketa etorriko zaizgun telebista berri honekin? Lehenik ikusi behar dugu zertan datzan teknolgia berri hau, eta airez, kable eta antenen bitartez heda daitekeen seinale digitala dela esanez laburtu dezakegu. Seinale digital honekin lortzen duguna seinalea hobetzea da, telebista kanal gehiago izan dezakegu, soinua askoz hobea da gainera. Esan dezakegu telebista berri honekin Dudaren pareko kalitatea lortzen dugula, eta gainera interferentzi gutxiago izaten dira askoz seguruagoa delako transmisioia. Horretaz aparte, askoz informazio gehiago eramaten duenez, interaktiboa izan daiteke; telebistaren bitartez, adibidez, gure etxetik datuak bidaliz parte har dezakegu . Lurreko telebista digitala sintonizatzeko ez dugu sekulako inbertsioa egin behar; normalean, antena prest baldin badago, hau da 1995 urtetik aurrekoa baldin bada antena edota erreformatua izan baldin bada bakarrik sintonizadorea erosi behar dugu. DVB-T rekin kompatiblea den dekodifikadore batekin erraz hartu beharko genuke seinale hau. Azken hau informatika nahiz elektronika denda batean aurki dezakezue oso prezio merkean. Azkenik kontuan izan behar duguna seinalearen kobertura da, Sakanan gaur egun nahiko osoa da; baina, nahi izanez gero, hemen kontsulta daiteke: www.tdt.es. Gainera, kobertura hau hobetzen joango da egunez egun. Beste aldetik, ez dugu ahaztu behar dohainik dela, eta telebista konbentzionalarekin bukatu behar duela. Europar batasunak 2012. urterako telebista analogikoaren apagoia baimendu du eta Espainia osoan hori aurreratu da 2010. urterako. Hau ikusirik esan dezakegu bi urte barru ez dugula telebista analogiko konbentzionala hartzeko aukerarik izango. Sintonizadorearekin jarraituz, badaukagu RIMAX 5300 dekodifikadorea, nahiko aukera merkea da, eta ondo funtzionatzen du. Nahiko txikia da 230x170x32 eta PAL/NTSC rekin konpatiblea da, bi eurokonektore dauzka bideo nahiz DVD bat konektatzeko eta gauzak grabatzeko. Kanalen bilatzaile automatikoa eta azkarra dauka, eta audio digitala. Menu guztiak eleaniztunak dira, eta distantzia mandoa ere badakar. Hau dena oso prezio konpetitiboan aurki dezakezu edozein informatika dendan, 55 euro inguru. Horregatik esan dezakegu eguberri honetako oparitxoa izateko nahiko aukera duela.