Erakusketa, Bilboko Guggenheimen, bere 10. urtea dela eta"Desnudos con pelota de playa" 1994, Roy Lichtenstein.Bilboko Guggenheim museoan, urriaren 11tik apirilaren 27 bitartean, aurki dezakegu ikusgai; Arte Estatubatuarraren historiari dagokionez, Mendebaldeko Europan inoiz eginiko erakusketa handiena. Bertan, erakusketa osatzen duten 120 artistaren 200 bat lanek estatubatuar gizartearen bilakaera eta bertako artearen historioa laburbiltzen dute, 1700. urtetik gaur egun arte.Bilduma Txinan erakutsi zuten aurrenekoz, eta Moskun ondoren, baina 75 artelan gutxiagorekin, museoek ez baitzuten behar beste toki.Bilboko museoak, gainera, iaz erositako hainbat artelan ere gaineratuko ditu, Cy Twombly artistaren batzuk, kasu. Honela, aurreneko aldiz erakutsiz, Euskal Erakundeek 21,5 milioi eurokin ordaindu zituzten lanak.Erakusketan, Roy Lichtenstein-en lanak aurki ditzakegu, Pop Artearen ikono inportanteenetariko bat ( Andy Warholekin batera). Komikia arte bilakatzen jakin izan zuen artista da. Nahiz eta bere artearen estetika ez jende ez kritiko guztiei gustatu, 1987an bizirik zegoen lehen artista bilakatu zen. New York-eko Arte Modernoaren Museoak atzera begirako erakusketa eskaini zion.Bilduman ere hainbat lan aurki ditzakegu, hala nola John Singleton Copley, Charles W. Peale, Gilbert Stuart, Henry Inman, Albert Bierstad, John Baldessari, Winslow Homer, Mary Cassat, Marsden Hartley, Kara Walker, Ralston Crawford, Edward Hopper, eta Jackson Pollock, artistarenak, beste batzuen artean.