Elikadura orekatua mantentzeaz gain, ariketa fisikoa egitea garrantzitsua da, bakoitzak bere neurrian (oinez, bizikletaz, lasterkan...). Egunero egin beharko dugu kirolen bat, hobe da egunero modu lasaian egitea, noizbehinka intentsitate handiz egitea baino. Egunean 5 otordu egitea garrantzitsua da (gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria).Gosaria: gosaltzeko ondoko hauek hartu: fruta edo zuku naturala, esnekia eta zerealak (gailetak, ogi xigortua edo zerealak). Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da gaueko baraualdia apurtzen duelako. Gosaririk ez hartzea, beraz, ohitura txarra da. Goizean, ohatzetik altxatzen garenean, odolaren azukre nibela oso baxua da. Hortaz, ez badugu gosaltzen, azukrea karbono hidratoetatik hartu beharrean, gure gorputzak beste bide batetik hartzen du, eta, ondorioz, errendimendu fisikoa zein intelektuala txikiagoa izaten da.Hamaiketakoa eta askaria: Bi hauek aldakorragoak dira, pertsona bakoitzaren aktibitate maila eta otordu nagusien arteko denboraren arabera. Hamaiketakoa zein askaria frutarekin osa dezakegu, bestela fruta eta jogurt batekin edo ogitarteko eta fruta batekin... Bi otordu hauek garrantzitsuak dira, gluzemia (odolaren azukre maila) mantentzen laguntzen digutelako, baina hori ez ezik, bazkari eta afarira iristean ez dugulako horrenbesteko goserik.Bazkaria eta afaria: ondoko hauekin osatu beharko dugu: lehenengo platera (entsalada edo barazkiak), bigarrena (haragia, arraina edo arrautza) eta postrea (fruta edo jogurta). Astean behin pasta, arroza eta lekaleak sartuko dugu, horietako bakoitza astean behin. Bazkari zein afarian ogia jan dezakegu, baina neurriz. Afaria bazkaria baino arinagoa izan beharko da. Garrantzitsua da, beraz, egunean 5 otordu horiek egitea, horrela ez gara zizka-mizkan ibiliko. Zizka-mizkan ibiltzen bagara lodituko gara, horrelakoetan hobe da infusioak edatea edo fruta eta jogurta jatea. Sukaldaritzako teknologiari dagokionez, hobe da frijituak saihestea, baita elikagaien koipe kantitatea handitzen duten teknikak ere.