Feminismo korronte ezberdinak badaude ere, gehiengoen aldarrikapena puntu berdinean oinarritzen da, hau da, emakumearen zapalkuntzaren ezabaketa eta honekin batera, gizon eta emakumezkoen eskubide ezberdintasunaren aurkako borrokan. Emakumeok jasaten dugun zapalkuntza jendartearen antolaketa ekonomiko, polítiko eta ideologikoan uztartua dago, beraz estrukturala dela esan dezakegu, eskubideen urraketak eremu guztietara hedatzen direlarik (Sexuen araberako lan banaketa, jarrera sexistak, gorputz idealen jazarpenak, tratu txarrak...).Honen aurrean gure herrian, parekidetasunari bidea zabaldu nahi badiogu, ezinbestekoa da bakoitza bere errealitatearen hausnarketatik abiatzea eta denon arteko elkarlana bultzatzea, horregatik Bilgune Feministatik emakumeok gure eskubideei eustera gonbidatu nahi zaituztegu, bakoitza bere eremuetan eraginaz, izan ere, guziok badugu zer esan eta nola eragin. Feminismoan oinarritutako Euskal Herriaren eraikuntzan Emakumeon borroka aurrera!!!