Eskuzko drainatze linfatikoa oinazerik gabeko masaje leunez osaturiko teknika terapeutiko bat da, sistema linfatikoan dauden nahasmenduak tratatzeko. Hobeto ulertze aldera, sistema linfatikoa zer den adieraziko dut hurrengo lerroetan.Sistema linfatikoa, zirkulazio sistemaren baitan dago. Sistema linfatikoa gongoil linfatikoek, linfa likidoak eta berau garraiatzen duten hodiek osatzen dute. Linfa muskulu txiki batzuen kontrakzioei esker mugitzen da. Muskulu hauen mugikortasuna gutxitu egiten da estresa, nekea, zahartzaroa eta janarian aurki ditzakegun sustantzia kimikoen eraginez.Gorputza desintoxikatzeko beharrezkoa da organismoaren sistema linfatikoa egoera onean mantentzea, hala nola, toxinak eta sustantzia bitxiak kanporatzeko eta sistema immunologikoa ahalik eta egoera hoberenean mantentzeko. Gure gorputzeko odola gongoil linfatikoetan garbitzen da. Bertan, zelula asko biltzen dira mikrobioen aurka aritzeko. Iragazketa honek bakteriak eta beste agente infekzioso batzuk gure gorputzean sartzea galarazten du.Baldin eta gure gorputzak hartzen dituen sustantziak iragazten dituenak baino gehiago badira, sustantzia txar horiek gure gorputzean metatzen dira eta behar baino ur gehiago gelditzen da ur erretentzioak sortuz. Linfoedema, drainatze linfatikoak zikinkeria eta ura odol zirkulaziora bideratzen ez duenean gertatzen da; zelulitisa, ordea, ehun konjuntiboa handitzen denean. Soberan dugun likidoa gongoil linfatiko osasungarrietara bideratzeko, drainatze linfatikoaren teknika erabiltzen da. Bideratze hori masajeen bidez egiten da nagusiki.Masaje hauek hartu aurretik komenigarria da pazientea lasaitu eta erlajatzea. Horretarako, spa bainu bat hartzen du pazienteak. Ondoren, drainatu behar diren metatze linfatikoen diagnosia egin eta masajeen bidez arazoa konpondu behar da. Masaje hau oso gozoa izaten da. Masajea aurpegian hasten da, bertan baitaude korapilune linfatiko gehienak. Terapeutak hatzekin mugimendu zirkularrak egiten ditu korapilune horien gainean. Masaje hauek toxinak kanporatzen laguntzen dutenez, ohikoa da behar baino gehiagotan komunera joan behar izatea.