Irailaren 29an, Euskal Autonomi Erkidegoko Lehendakari Juan Jose Ibarretxek ezagutarazi zuen datorren urrilean (2008), Euskal Herrian hauteskunde nagusi bat (harri galdera bat) egingo zuela galdezka Euskal Herriaren bereiztasuna ("independentizia") nahi zuen edo ez. Esan zuen legezkoa zela. Nola ez? Bekatu larria al da norbaiti zer izan nahi duen galdetzea? Esan zuen ere hauteskunde nagusi hartan ez zitzaizkiola eskuak daldalduko.Esaera horri, Mª teresa Fdez. de la Vegak erantzun zion Espainiako Legedi Nagusiari ere ez zaizkiola eskuak daldalduko ezetza emateko (erantzun hori inperialismo gogorraren erantzuna da). "Esto demuestra que en España funciona el Estado de Derecho", nik horri erantzungo nioke: "esto demuestra que en España funciona el inperialismo".Urriaren 5ean, Euskal Herrain, Herri Batasuna eta ANVren 21 kide atxilotuak izan ziren. Legedi nagusi hori norena da: euskaldunena ala espainolena? Egun hartan berean, Mariano Rajoiek esan zion Zapaterori Españako Legedi Nagusia Ibarretxeren gainetik zegoela (eta herriaren nahiaren gainetik ere bai?). Horri "inperialismo gogorrena" esaten zaio, ez demokrazia. Herriak (bere biztanleek) ez dauka eskubiderik bere burujabe izateko, bere etorreraren erabakirik hartzeko. Ez du ezertarako balio herri galerak (nahiz Zapatero berberak, halako egun betan esan euskaldunek beren erabakia izango zutela). Hauteskunde horietan, espainolek esaten dute hauteskunde hori ez luketela bakarrik euskaldunek erabaki beharko, baizik eta espainol guziek. Noren erabakia da: euskaldunena ala espainolena? Euskaldunek besteen gogoa onartu behar dute, ez beren buruek eta bihotzak eskatzen dietena? Espainolek, euskaldunei gogoaren nahi horren eskubidea ukatzen die. Hori inperialismorik gogorrena da. Frankok esaten zuen: "España, una, grande y libre". Nik erantzungo nioke: "España, una, grande y libre". xxxKondairaOraindik ez da idatzi egiazko kondairarik. Orain arteko kondairek herri arteko gudetaz eta gudari aginteetaz bakarrik idatzi dute. Egiazko kondairak, herri baten biziera, hizkera, ohiturak, beren idazkera... etab. idatzi behar lukete. xxxPPkoak eta PSOEkoak bidai lagun txarrak dira.