Geriatria jarduera hainbat asistentzia mailetan garatzen da. Ospitale-arloan honakoak hauek daude: Akutuen Unitate Geriatrikoa, horietan gaixotasunaren fase akutua duten pazienteak artatzen dira; Egonaldi Ertaineko Unitatea, ospitaletik kanpo ezin baina, ospitalean bertan errekuperatu daitezkeen gaixoendako; Eguneko Ospitalea, alta jaso eta gero errekuperazio fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen duena eta, azkenik, Egonaldi Luzeko Unitateak, kroniko bihurtzeko joera duten patologiendako, dependentzia edo etengabeko zainketen beharra sortzen dutenak. Ospitaleko esparrutik kanpo, zainketen eta lehen mailako arretako zaintzen jarraipena bermatzeko: Egoitza Lagunduak, dituzten ezintasunek bizi normala egiten uzten ez dieten adinekoendako eta Etxez Etxeko Asistentzia Geriatrikoa, dependentzia edo makal dauden adinekoak artatzen ditu, edo ospitaleko alta jaso eta gero kontrola behar dutenak. Ospitalearen menpekoa da eta Lehen Arretako Zerbitzuekin eta Gizarte Zerbitzuekin elkar lanean aritzen dira. Etxez etxeko zainketak, etxean egoteko zailtasunak dituzten adinekoei horretarako erraztasunak ematea du helburu. Honako jarduerak hartzen ditu: Etxez etxeko Gizarte Laguntza, gaixoaren zainketan edo etxeko lanak egiten laguntzen duten etxeko langile laguntzaileek egiten dute; Telelaguntza, osasun eta laguntza zerbitzua eskaintzen du; Egunezko Egonaldi Zentroak, gizarte zentzuak dira, "hogar del jubilado" delakoak; Eguneko Zentroak, zerbitzu sozio-sanitarioa eta familia laguntzekoa, prebentzioa, errehabilitazioa eta familia laguntzera bideratutako zentroak dira eta, bukatzeko, Zahar Etxeak, gai diren edo laguntza behar duten adinekoendako, bakarrik bizi edo ezintasunen bat duten pertsonendako alternatiba bat dira.