Azaroaren 12an Alex Lemun maputxe gaztea erail zuteneko 5. urteurrena izango da. Bestalde, urriaren 10az geroztik preso politikoak diren 6 maputxe gose greba lehorra egiten ari dira, Txile Estatuan diktaduratik demokraziara egiten ari den ustezko prozesuaren isla dena. Horrela, salatu nahi dugu maputxeen nazioa ez errekonozitu izana trantsiziotik hona egon den gobernu bakar batek ere. Horien aldarrikapenak gure egiten ditugu, eta borrokan ari diren emakume eta gizon maputxeekin bat egiten dugu; hona: 1. Preso politiko maputxe guztiak askatzea orain. 2. Gatazkan dauden lurraldeak desmilitarizatzea eta errepresioarekin bukatzea. Gurea da MARRI CHI WEU! oihua eta haiena JO TA KE, IRABAZI ARTE! Gora herrien arteko elkartasuna!