Elizak ez du erabiltzen "moral" bikoitza, esaten du emakumeak sabelean daraman haurra ezin duela abortatu, bekatu larria delakotz. Zure Amak erabaki balu zuri bizia kentzea, gustatuko litzaizuke? Maitane ez zen egongo gure artean. Eta, gainera, abortatzen duen emakumeari traumak sortzen zaizkio. Orreagak esaten zituen adjektiboak esaten ditu Maitanek Elizari buruz: "atzerakoia", "matxista" dela, baina ez dira egiak. "Askapen Teologia" atzerakoia da? D. Jose Maria Setien "atzerakoia" eta "matxista" da? Neuk ondo ezagutzen dut eta ziur nago ez dela ez bata ez bestea. Eta azkenik, eta honekin amaitzen dut, ez dela eskubide bat abortatzea, erailketa bat baizik.