Aurten berriro, gaur hain zuzen, emakumeen aurkako biolentziaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen dugu.Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan planteatzen diren galderak asko dira. Hau dela eta, gure kezka nagusia zera da: gizarteak biolentzia matxista gero eta gehiago gaitzetsi arren, nola egon daitezkeen salaketa, eraso eta hilketa gehiago?Gai honek presentzia handia du komunikabideetan, baina horrek ez du emakumeen kontrako indarkeria jaitsi egin dela esan nahi, justu kontrakoa. Beti ikuspegi eta kutsu sentzazionalista eta morboso batetik.Urte batetik bestera, emakumeen erailketen kopurua igo egiten da, bere senar, senar ohi edo bikoteek eginak. Euskal Herrian emakumeek aurten tratu txarrak direla-eta 3.000tik gora salaketa jarri dituzte baita 4 emakume akabatu ere . Eta okerrago dena, indarkeria hori desagertzen laguntzeko neurriak ez ditugu ikusten hartzen ari direnik.Erakundeek, politikoek politikoki zuzena dena diote: genero indarkeria gizartearen gaitza izugarria dela eta ez dutela onartuko.Diskurtso feministatik aztertuz, edozein talde politikok, fatxarenak barne, emakumeen eskubideen aldeko hitzak botatzen ditu, baina guk emakumeok, funtsik gabekoak, hutsak direla ongi asko dakigu. Inork ez ditu aztertzen zeintzuk diren indarkeria honen azpian dauden arrazoiak, nola eta zergatik gertatzen diren. Ez dute ikertzen nola errepikatzen diren gizon batek emakumea jo, zapaldu, bortxatu edo akabatzera bultzatzen duten eskemak eta rolak . Are gutxiago, ez dute mota honetako biolentziarekin bukatzeko benetako neurririk hartzen.Emakumeen aurkako indarkeria gizarte osoaren arazoa da. Guztiok daukagu erantzukizuna. Beraz, beharturik gaude arazo honi konponbidea ematera.Gure eskaera da emakumeok erasoak ez izateko eskubide dugula baita berezkoak dauzkagun sexu eskubideak ere onar ditzatela. Era berean, erakunde guztiei neurri zehatzak eta zerbitzu batzuk har ditzatela arazo honi aurre egiteko.Emakumeok askatasunez eta autonomiaz bizi izateko behar ditugun baliabide guztiak gure eskura jar ditzatela eskatu nahi diegu.Erasorik ez erantzunik gabe!!!Amaitu dezagun emakumeekiko biolentziarekin!!!Gora borroka feminista!!!