Gaixotasunak dituzten presoak etxera!!!

Gaizka Uharte Balda 2007ko aza. 30a, 00:00
Bautista Barandalla preso Etxarriarrak ukatua du askatasuna 2002tik. 40 urte ditu. Kolitis ultzerosoa du, 2002tik diagnostikatua. Espondilitis ankilosantea eta bi aldeetako sakroileitisa ere baditu. 2004ean zigorraren ¾ ak beteak zituen. LAB sindikatuak, sakanako langileriaren elkartasuna eraman nahi izan du Iruñeko kartzelaraino. Espainiako kartzela legediak jasotzen duen 92. artikulua erabiliz, posible da gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea. Guztira, 13 presok pairatzen dute egoera hau, gaixotasun larriak izanik ere, ehunka kilometrotara mantentzen dituzte. Poxtiña preso Arbizuarrak ere arreta berezia behar du, eta, arreta hau ez badu jasotzen, aipatu dugun zerrenda gizentzera pasa daiteke.Kontuan izan behar dugu, Rafael Vera eta Rodriguez Galindo, legediaren mesedeetan oinarrituz kalera irten zirela. Erabaki hauek guztiz politikoak dira, eta kartzela politikak mendekua du helburu, ez baitute beren legedia aplikatzen, 92. artikulua kasu. Ez dira poltsa berean sartzen gerra zikina zuzentzen dutenak eta euskal preso politikoak, batzuentzat abantailak, eta besteentzat, Parot dotrina, heriotza, tortura, dispertsioa...Iruñeko kartzelara egin dugun bisita honetan, Sakanako langileriaren elkartasunaz harresiak apurtu nahi izan ditugu, posible da egunero esparru (ikastetxe, lantoki, udaletxe, taberna...) guztietan harresiak apurtzea. Estatuak erakusten digu, Euskal Herriaren askapen borrokaren aurka edozertarako prest dagoela. Baina kartzelara eraman dugun elkartasunak, Sakanako eta Euskal Herriko gizartea herri bezala eta herritar bezala ditugun eskubideen defentsa egiteko prest dagoela erakutsi du.Euskal presoak Euskal Herrira!!!