Emakumeekiko indarkeriaren aurkako egunaz

Pasatu berri den Azaroaren 25a, emakumeekiko indarkeriaren aurkako eguna dugu, zoritxarrez urtero ospatu beharreko eguna. Aurten ere emakume hildakoen datuak tamalgarriak dira, Euskal Herrian 3 hildako izan dira eta jipoituen kasuak kontaezinak ditugu. Estatu mailan, aldiz, aurtengo hildakoen kopuru ofíziala 69 izan da; mugimendu feministak, ordea, 13 gehiago kontsideratzen ditu terrorismo patriarkalaren ondorio. Honen aurrean Bilgune Feministatik egiten dugun irakurketa hiru puntutan oinarritzen da:Batetik, emakumeekiko indarkeriarekin amaitzea da, indarkeria hau eremu guztietara zabaltzen delarik; bai etxean, kalean, eskoletan, lanean nahiz espetxeetan ematen den indarkeria hain zuzen. Modu honetan, emakumeok indarkeria patriarkalaren aurrean autodefentsa sustatuko dugu. Aski da esan eta geure tresna indibidual zein kolektiboak sortuz, beldurrik gabe, gure eskubideen jabe izanik, sistemak eragindako harreman hierarkikoei aurre egingo diogularik.Baina guzti hau denon lana dugu eta guztion artean lortu behar dugu erasotzaileak jendartetik at bidaltzea. Sortuko diren espazio libretan jarrera eta pertsona erasotzaileak kanporatuz.Denon artean lortu dezakegu emakumeekiko indarkeriarik gabeko Euskal Herria. ZUTI GAITEZEN SISTEMA PATRIARKALAREN AURKA! GORA EMAKUMEON BORROKA!