Bainuetxeak

Gizarte Zerbitzuak 2007ko aza. 30a, 00:00
Badago Termalismo soziala edo Bainuetxeen programa ezagutzen eta erabiltzen duen jende asko, baina zuk, ba al dakizu zertan datzan? ze onura dituen Programan parte hartzeak? Zerbitzuak? Horra, ba, laburbilduz, jakin beharrekoak:Programa hau Gizarte Segurantzak eskeintzen dituen prestazioen osagarri bat da. Bainuetxeetan eskeintzen diren zerbitzu desberdinak eskuragarri egitea du helburu; hau da, bainuetxeko egonaldi batek duen prezioa dexente merketzea (kontuan izan prezio hauek urteko garaiaren arabera ezberdinak izango direla, adibidez, Fiteron otsailean 343,20€ eta abuztuan 396,20€).Baina, nori dago zuzendua? Ba, medikuak zerbitzu hauek aholkatu dizkion pertsona adinduei. Eta, ze baldintza bete beharko dira? Jubilazio edo elbarritasun pentsioa izatea; eta alarguntza pentsioa edo beste pentsio mota bat jasoz gero, beharrezkoa izango da 60 urte baino gehiago izatea. Beste baldintza batzuk ere kontuan izango dira: gaixotasun kutsakorrik ez edukitzea, eta norberak gaitasuna izatea eguneroko bizitzan moldatzeko. Ah! Eskaera egiten duenaren senar edo emazteari ez zaio inongo baldintzarik jartzen.Eta orain interesgarriena! Baldintza hauek betez gero Programa honek eskeintzen dituen onurez eta zerbitzuez gozatu ahalko dugu: tratamendu erreumatologikoa, arnasketakoa, digestio tratamendua, giltzurrunetakoa, dermatologikoa, eta abar. Baita ere, egonaldia logela bikoitzetan eta pentsio osoan, bainuetxeko medikuak aholkatutako tratamendu termalak eta hauen jarraipen medikua, animaziozko jarduerak,... Aipatzekoa da, hotela, gehienetan, bainuetxeetan bertan izaten dela; baina, ez beti, eta kasu hauetan norberak bilatu behar izaten duela bainuetxeraino nola iritsi. Egonaldi hauek 12 egunetako iraupena duten txandetan antolatzen dira. Eta, nora joan daiteke?Aukeran, Nafarroan bertan, edo Galiziara, , Aldaluziara, Kantrabriara ...Termalismo soziala zer den jada badakigunez, zer egingo dugu orain? Gaur, ostirala, egun aproposa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara deitu, hitzordua eskatu eta bainuetxeetarako paperak bideratzeko. Animatu, aukera ona da eta!