Animo! Egin zaitez hezur muin emaile, merezi du eta

Iturrigorri Elkarlan Elkartea 2007ko abe. 14a, 00:00

Kaixo, orain dela urtebete inguru, Arrasaten (Gipuzkoan), sortu zen Iturrigorri elkartetik idazten dizuegu gutun hau. Gure elkartea, Euskal Herrian, eta Espainiar Estatu osoan dagoen hezur muin emaile eskasiaz jabetu ginenean sortu zen. Gure lagun baten alaba, leuzemiaz gaixotu zen eta hezur muin (medula) transplante bat behar zuen bizi ahal izateko eta... emailerik ez!! Neskato honentzako, zorionez, amerikar emaile bat agertu da, urte luze bat itxaron eta gero, baina asko daude gure artean horrelako zorterik ez daukatenak.Gaixotasun asko daude batzuetan transplante bat behar izaten dutenak: leuzemia, linfoma (gaur egun minbizien artean munduan hirugarrena bihurtzen ari dena, melanoma eta biriketako minbiziaren ostean, eta urtero %5 eta %7 artean hazten doa), meloma, eta beste asko, ez dira gutxi, beraz, gure artean bizi ahal izateko transplante mota hau behar duten gaixoak.Euskal erkidegoan emaileak populazioaren %0,1 dira, Nafarroan berriz zerbait gehiago, %0,3. Hala eta guztiz, munduko beste herrialde batzuekin alderatuz oso atzean gaude. Estatu Batuetan populazioaren ia %3 da emailea, Alemanian %3a gainditua dute, Israelen %4a, eta Portugalen %1a.Kontuan hartu behar dugun gauza garrantzitsuena zera da, zenbat eta genetikoki hurbilagokoak izan, emaileak aurkitzeko aukerak ikaragarri gehitzen dira, hau da, gertutasun genetikoak ikaragarrizko garrantzia du, gaixo horrekin bateragarria den emaile bat aurkitzeko eta beraz, gaixo horren bizia salbatzeko. Argi dagoena, euskal gaixoentzat ezinbestekoa dela gu, euskaldunok, emaile izatea.Askok uste dute, donazio hau gogorra eta arriskutsua dela, baina, ordu pare bateko dialisi batekin, gure zelula amak ateratzen dizkigute eta... hor doa gure hezur muina bizi bat salbatzera. Zenbat eta gehiago izan hobe!Gure elkarteak can-en, Caja Navarran, aurkeztu du bere proiektua, eta zuek nahi izanez gero, zuen botoarekin lagundu gaitzakezue, gure proiektuari bozka emateko: www.can.es - Elige un proyecto y revoluciona la banca - minusbaliotasuna eta laguntza - Gizarte asistentzia - Proyecto medulas SOS.Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero gure web orria www.iturrigorri.org da. Bertan gure helburuak, proiektuak, egindakoak,... ikusi ahal izango dituzu. Elkartean guztiok gara boluntarioak, eta ez dugu inongo dirurik irabazten lan honekin.Idatzi hau gure helburu nagusia gogoratuz bukatu nahi dugu. Egin zaitez hezur muin emaile, merezi du, erraza da, eta pertsona bat salbatu ahal izango duzu. Deitu Nafarroako Osasunbidera, eta eskatu hezur muin emaile egin ahal izateko hitzordua eta dokumentuak. Anima zaitez!