TREN MADARIKATU HAU EZ DUGU NAHI!

Fran Balda 2007ko abe. 14a, 00:00

Kriston abiadura hartzen ari da Abiadura Handiko Trena (AHT) gelditzeko borroka, bai Sakanan, bai Euskal Herri osoan: mobilizazioak, posizionamentu publikoak, ....Informazioa ere gero eta gehiago iristen ari da herritarrengana "AHT Gelditu! Elkarlana" deritzon herri eragileari esker. Honen lan izugarria da herritarrok informazioa jasotzearen arrazoia. Instituzioen itxikeri, ilunkeri eta estalkeriaren aurrean herri eragile honek haize freskoa ekarri digu herrietara.Tren hau gelditzeko apustua egin dugu eta horretarako modurik egokiena jendartearen gehiengoaren atxikimendua dela deritzogu. Horregaitik beharrezkotzat jotzen dugu "AHT Gelditu! Elkarlana" herri eragilean parte hartzea, bertan indarrak biltzea, denon aportazio eta lana kontuan hartuz bidea egiteko.Bestalde ikusiz, geroz eta posizionamendu argiagoa dagoela Sakanan AHT-ren aurka eta iritzi horrekin bat gatozelako: EAE-ANVtik konpromisoa hartzen dugu, gure indar instituzional eta politikoa (udaletxeetarako botoetan lehendabiziko indarra gara Sakanan, ilegalizazio egoera zailean ere) "AHT Gelditu! Elkarlana"ren esku utziko dugula: sakandarrak informatzeko, AHTren aurkako lana sendotzeko eta iritzia jasotzeko galdeketak bulkatzeko.Finean, sakandarrok, euskaldun guztiak bezala, eskubidea dugulako informazioa jasotzeko, eztabaidatzeko eta erabakitzeko.