NOR EDO ZER DEFENDATZEN?

Jexus Razkin 2007ko abe. 14a, 00:00
Nafarroa defendatzera omen zihoazen Madrilgo Gorteetara. Uxue Barkosek defendatuko omen gintuen nafarrok Madrilen. Itoizko urtegia defendatu, AHTren aldeko apustua egin.....defentsa ederra honena!. Gogoratzen al du norbaitek zer egin duen nafarron defentsan, bertan daramazkin ia 4 urtetan? Azken egunotan bai, kristorena egin dute NaBai eta bere baitan dauden EAk, PNVk, Batzarrek eta Aralarrek nafarron defentsan: idatzi bat sinatu eta kontzentrazio batean parte hartu Madrilen, lelo nagusia "por la derrota de ETA" zen, norekin eta PP eta PSOErekin batera. A ze aportazioa, bizi dugun gatazka politiko-armatua gainditzeko!. Sinadura honen esanahia Ezker Abertzaletik badakigu zein den: gure aurkako egurra, ilegalizazio eta erasoeri babesa eman edo beste aldera begiratzeko konpromisoa. Independentismoaren aurkako Estatu biolentziari "carta blanca" eman diote, gure aurka edozerk balio du, hitz politak esan bai baina, ekintzik ez. Badakigu, behin prakak jaisten hasiz gero...Makurrena, berriz ere hauteskundeak heldu direla 4 hilabete barru, eta berriz nafarron defentsaren aitzakia erabiliz gure babes eskean ibiliko zaizkigula engainatuko gaituztelakoan!. Jai dute!