Vascuencearen legea

Bihar beteko dira 21 urte Nafarroako parlamentuak "Vascuence"ren legea onartu zuenetik. Jakina da Euskara, "lengua Navarrorum" delakoa, gure lurretan sortu zela. Hala ere, arbasoek utzi ziguten hondasun aberatsenari harrika gabiltza. Eta lege hau indarrean dagoen einean berdin jarraituko dugu! Lege honek, dioenaren arabera, hiru helburu ditu: Nafarrek euskara ezagutu eta erabiltzeko eskubidea bermatzea, euskararen erabilera bultzatu eta bere errekuperaketa bilatzea, eta azkenik, egoeraren jarraipena egitea errealitate soziolinguistikoa kontutan izanik.Hitz politak, helburutzat dituzten hauek. Hitz politak kontrakoa bilatzen duen lege bat mozorratzeko. Nola sinistu euskararen normalizazioa bilatzen dela, Nafarren hizkuntza eskubideak bizi garen zonalde geografikoaren araberakoak direnean? Gure Nafarroa hiru zatitan banatu dute: Zonalde euskaldunean, Sakanan adibidez, euskarak egoera sasiofiziala du, egunero urratzen baitzaizkigu hizkuntza eskubideak. Eta ez gara gu hau esaten dugun bakarrak, Europako hizkuntza gutxituen bulegoak behin baino gehiagotan salatu baitu Nafarroako Gobernua.Zonalde mixtoan euskaldunek ez dute eskubiderik administrazioan eta dituztenean ere ez dira betetzen. Eta zer esan zonalde ez euskaldunaren inguruan. Nola bilatu daiteke hizkuntza baten normalizazioa herritarrari administrazioan erabiltzea debekatzen zaionean eta hezkuntza publikoan euskaraz ikastea ezinezkoa denean? Euskal Herri osoan euskara ofíziala izatearen bidean hau dugu lehen traba. Denen artean "Vascuence"ren legea suntsitu behar dugu! MUGI ZAITEZ EUSKARAREN ALDE!