Haurdunaldiko tratamenduak

Olatz Zabala 2007ko abe. 14a, 00:00
Emakumearen gorputzean aldaketa asko gertatzen dira haurdunaldian zehar. Aldaketa nabarmenena pisua hartzea izaten da baina emakumearen azalean sarritan zelulitisa, ildoak eta edemak agertzen dira.Alterazio inestetiko hauek eragozteko estetika-departamenduak tratamendu ugari eskaintzen ditu. Horietako batzuk haurdunaldi garaian egitekoak dira eta beste batzuk aldiz, haurdunaldiaren ondoren. Amak eta haurrak kalterik jasan ez dezaten komenigarria da beti ere estetizista aditu baten aholkuak jarraitzea.Haurdunaldian zehar larruazaleko ildoak ager ez daitezen, komenigarria da ildoen aurkako kremak ematea. Krema hauen bidez, amaren larruazalak behar duen hidratazioa lortuko du eta larruazal hori  zabaltzean ez da hautsiko. Hala ere, ukendu hauek norbanakoaren azal motaren araberakoak izaten direnez, komenigarria da norberaren estetizistarengana joatea eta berak krema egokia aholkatzea. Haurdunaldia aurrera doan heinean, emakumearen gorputza haurraren bizitza sortzeaz arduratzen da eta bereak dituen zenbait zeregin alde batera uzten ditu. Ohikoa da emakumearen gorputzean likido erretentzioak sortzea. Horretarako, komenigarria izaten da haurdunaldiaren azken hilabeteetan drainatze tratamenduak eta hanketako zirkulazioa mugimenduan jartzeko tratamenduak egitea.Haurdunaldiaren ondoren, badaude sabelaldea bere egoerara bueltatzeko tratamenduak. Honetarako, sabelaldeko azalari gimnastika pixka bat egin behar zaio. Zeregin honetan, esate baterako, hidroterapiak eta tao-tratamenduek asko laguntzen dute. Baina larruazala hidratatzen eta zaintzen jarraitzea oso garrantzitsua da azal hori oso delikatua gelditzen baita haurdunaldiaren ondoren.Hala ere, kontu handiz egin behar dira haurdunaldiaren ondorengo zenbait tratamendu, eta ezinbestekoa da aditu batek behar den bezala aholkatzea. Titia eman bitartean, adibidez, zenbait tratamenduren ondorioz esneak tratamenduetan erabiltzen diren produktuen zaporea har dezake.