Hemendik aurrera, bere "poltronan" iraungo duen bitartean, FMIren (edo NMF, Nazioarteko Moneta Funtsaren) arduraduna edo gerentea izango dena. Gauza batzuk esan nahi ditut kargu edo "poltrona" honetaz. Strauss-Khan jauna Frantziako Alderdi Sozialistako kidea da eta izango da, noski. Sozialista ala "sozio listo"? Bigarren hau dela uste dut, bete-betean doakiolako. Gizon honek 57 milioi pezetatik gora irabaziko du urtean. Eta pezetetan esaten dut, nik oraindik garbiago ikusten dudalako pezetatan, eurotan baino. Kantitate honengatik zergatan ez du ezer ordaindu beharko. Lehenbiziko aldiz beren «langileek » irabaziko dutena azaldu du FMIk. Alde batetik, eskertzekoa da gardentasun hori; baina, bestaldetik, a zer dirutza! Bere alderdiaren agerraldietan ezin izango du parte hartu. Hau ere oso gauza ona dela uste dut. Horrelako kargua ahal bezain garbia izan behar da. Ikaragarrizko soldata honen barruan, zer nolako kontzeptuak aurki ditzakegu? Alde batetik, 48 milioi - 4 milioi hilero - soldata moduan irabaziko du. Bestaldetik, 9 miloi, - erne! - bere karguari dagokion bizi mailari eutsi ahal izateko. NMFk erakundearen izenean egingo dituen gastu guztiak itzuliko dizkio. Bestaldetik, bidaia ofizialengatik, bera eta bere emazteak egingo dituzten bidaiengatik, lehenengo klasean abioiz egindako bidaiak ordainduko dizkio. Eta beste gauza berezi bat: orain arte izandako gerenteak, Rodrigo Rato jaunak - denok dakigu nor den gizon hau - bizirik den bitartean, 9 milioi pezeta baino gehiago irabaziko du urtean. 185 herrialdek osatzen dute NMFa, eta erakunde hauxe da kanpo zorraren arduradun nagusia. Beste egun batean hitz egingo dugu kanpo zorraz, baina hitz bat behintzat esan nahiko nuke hasteko: gure munduko ezberdintasunen arduradun nagusien artean dago, eta hori oso larria da. Oraingoz besterik ez. Hurrengoan gehiago.