AHT, Zangitu: herritarrok badugu zer esan

Jonjo Agirre 2007ko abe. 28a, 00:00
Bata zein bestearen gaineko berriak heldu zaizkigu egunotan. Erabakiak hartuta omen daude "erabakiguneetan". Itxura batean, herriaz lau urtean behin baizik ez gara gogoratzen, herritarren bozkei esker botereguneetara heltzeko lehian. Bada, gu ere, gure xumean, herritarren ordezkari bagara. Bada, guk bai, herritarren iritzia jakin nahi dugu, altsasuarron eta sakandarron iritzia jakin nahi dugu, guztion bizimoduan hain eragin zuzena izango duten azpiegitura erraldoi bi horiei buruz: Zangituri eta AHTri buruz Bada, gure aldetik ahalegin guztiak egingo ditugu herritarrei proiektuoi buruzko informazioa hel dadin, eta egitasmo horien gaineko kontsulta egin dadin. Guk behintzat, ez dugu ahaztu nahi herritarren ordezkari garela, eta ez agintari.