Errekiña

Lizarrusti 2007ko abe. 28a, 00:00

Gobernuak errekiñaz jarri duen legea da inperialismo legea. Lege horretan oso korapilo bihurria dauka. Biztanleak beharturik daude gezurrezko lege bat, inperialismo lege bat betetzera?Lege horrekin, esaten on biztanleen osasunari begiratzeko egoera eman nahi duela. Egi garbia da hori? Ez. Erdi egia da. Gezurra estalia. Egi egian , biztanleen osasunari begiraturiko legea bada, zergatik errekiña bere zainetatik ez du legegabetzen: errekin belarra ereintza landaketan debekatuz? Txakurra hil ez gerora, txakur amorrua desagertuko da. Hori ez du bein ere egingo. Hori egongo baluke, ez lituzke errekiñagatik biltzen dituen hainbesteko zergak bilduko. Gobernuak, errekiña zergatik 2.530 miloiko euroak biltzen ditu urtea. Gainera errekin inguruan lan egin behar duten langile guztiak langabeziara joango lirateke.Lege hori bete arazteko, horrenbeste metroko lekuetan leku bereko alde bat erretzaileendako jarrarazten die. Bestela, hamar mila euroko zerga jarri lezaieke.Gainera erre daitekeen lekuetan lan egin behar duten langileek erretzen ez badute nola begiratuko beren osasuna? Ez daukate horretarako eskubiderik?Zertarako hainbesteko hitzaldi urrutikuskinetan eta aldizkarietan Gobernuaren errekin legeaz? Alferrik dira hitzaldi hauek. Bakarrik hitz egin behar lukete lege horren gezurraz. Lege horrekin egi egian biztanleen osasunari begiratu egin behar liokete, baina egiarekin, ez gezurrarekin.