Entzun, entzuten denari arreta jarri, dei bati erantzuna, kontseilua edo iradokizuna eman. Arreta jarri.Zenbat gauza entzuten ditugu egunean zehar? Zenbat aditzen ditugu? Bigarrengoa, aditzea, dagoen keinurik solidarioena izan daiteke, erraza eta oso lasaigarria, bai igorlearentzat bai hartzailearentzat; horrela ezagutu dezakegu bestearen beharra, erdietan baino gehiagotan gure beharra ere izaten dela. Gizakia izateak unibertsaltasun sentimenduak izatea suposatzen du eta horrek zinema zuzendari eta idazleek etxetik kanpo bere lana aurkeztu ahal izatea egiten du. Milaka pertsona unibertsaltasun hori erbesteratzen saiatu ziren eta oraindik horretan jarraitzen dute; beharbada mehatxu bat bezala hartuta dutelako eta ez dutelako pentsatu ze nolako abantaila suposatzen digun.Zenbait linguistak gizakiak hizkuntzaren jabe eta erabiltzaile bakarra dela probatzen saiatzean, beren hipotesietan rol aldaketa proposatzen zuten funtsezko arrazoia bezala. Historian, askoz lehenago, Benjamin Franklinek, bere saiakera batean, hitz egiterakoan iparamerikar aborigenen jarrera deskribatzen du, non etendura pentsaezina zen eta besteak bere adierazpena bukatzea beharrezkoa zen ondoren norberaren iritzia eman ahal izateko...Beharbada okertu gaitezke pentsatzean pasatu diren garaiak hobeak izan direla, baina horretan erortzea garai horietara itzultzea bezain erraza da. Ohiturazko animaliak gara eta izaten jarraituko dugu, eta esaten diren gauzak aditu beharrean entzutera ohitu garen bezala, ohitura alda dezakegu.Afrika mutu dago, Estatu Batuak hizlarien monopolioa du, Latindar Amerikari noiz edo noiz kexaka entzuten zaio, baina justu-justu; eta Asia... Asiak xuxurlatzen du. Munduko politikariek, Galeanok esango lukeen bezala, hitz egiten dute, baina ez dute deus ere esaten. Eta denok, edo gutariko askok, entzuten dugu baina arreta jarri gabe. (Eta honetan errepikatzea balio du).Hizkuntza ezberdinak egon daitezen (ez hobeak ez txarragoak, ezberdinak), erregistro, hots eta barietate ezberdinek bidea lautzen digute. Mihiaren puntan gera ez zaizula!