Europako Eguberri ospakizunetan hain ezaguna den Vienako Muzikverein-eko emanaldia pare bat orduz aurreratu zen aurtengoan eta Arbizura aldatu. Altsasutik di-da etorri eta entsegurik gabe baina ongi beroturik hasi ziren jotzen, horixe jotzen hasi !!! Telonero hutsaren atariko arrunta baino askoz gehiago eskaini nahi zuten hauek, urte berri onak eta foruz guztiz beteak opatzeko irrikaz gainezka.Eta halatan Arbizura iritsi eta emanaldiari, egurra emateari alegia, ekin zioten, gogotik ekin ziotenez egitarau ikaragarria aletuz : ostiko santuak, foru-zuzenbidezko zartakoak, dinbi-danba txit demokratak ... Baltsik, mazurkarik, galopik, polkarik ez, Ratzeskyrena ere ez, baina martxa bai, kristoren martxa, alajaina !!!Aftersesion haren lekuko suertatu zen jende ugarik orhoit ukenen du luzaz 2008ko urteberriko gauondoa, hain izan zen gogoangarria ikuskizuna, edo sentikaria esan beharko genuen?Nik nire inozoan Sakanan piperpotoa ( bandera espainola) lehentasunezko tokian paratzearekin aseko zirela uste nuen, baina auskalo zer foru grinak eraginda goiasmo nabarmenagoen bila abiatu dira. Txalorik baina? Nafarroako Gobernutik franko ( edo Franco hobeki?), eta desafinatze-txirrimiskeria batzuk gora-behera laudorioak bildu zituzten jotzaileek.Hurrengo emanaldia non eta noiz? Errepertorioa berrituko ote? Zuzendari glamourtsu bat jarriko diete? Bideoklip bat hurrengo Gabonetan? Galderak galdera bada bat oso arbizuarra, guztien artean gailentzen dena: Etxe´ik ez dubie o?