Azkenean! . Nabai-ren sektore batek zerbait esan du bi gai hauei buruz eta Altsasuko ezker abertzalean poztu egin gara. AHT-ak eta Zangituko makropoligonoak erabat aldatuko dute Altsasu eta Sakanako egoera, eta behin baino gehiagotan galdetu genion Nafarroa BAIri (Aralarren erreferente instituzionala delako) zein zen bere iritzia bi gai hauei buruz. Udaberrian, ez zutela iritzirik esan ziguten eta dirudienez, neguan, berdin jarraitzen dute.Esaten dute, herritarrei informazioa eman behar zaiela eta galdetu ere egin behar zaiela. Ba....garaia aspaldi heldu zen, badago norbait lan hori egiten ari dena Altsasuko Udalaren laguntzarik gabe!!.Beste aldetik, argitzeko garaia heldu dela uste dugu,baina zuek.....tinko, ez duzue esaten AHTren kontra edo alde zaudeten eta Zangituko makropoligonoarekin berdin. Zer gertatzen zaizue? ez zarete gai erabaki hori hartzeko edo ez duzue esan nahi zuen benetako erabakia zein den?Badaezpada eta laguntzeko asmoz, galdera batzuk egingo dizkizuegu:Zein da Altsasuko NABAIren iritzia AHTri buruz?Orain arte NABAIren ezagutzen dugun iritzi bakarra Uxue Barkosena da ,eta oso ezaguna da: Espainako parlamentuan eta oso gogotsu eskatu du AHT Nafarroatik pasatzea!! Zuentzako, kezkagarriena informazioa jasotzea eta herritarren iritzia entzutea da. Zuek, badaezpada, alde edo kontra zaudeten ,hori...ez duzue argitzen.Zein da Altsasuko NABAiren iritzia Zangituko makropoligonoari buruz? Eta bere supramunizipalitateari buruz?Urdiango NABAIren iritzia gutxi gorabehera ezagutzen dugu baina Altsasukoarena ez.Ez diguzue aukera ematen honi buruz eztabaidatzeko ezta eztabaidarekin proposamenak hobetu, aldatu edo behintzat ezagutu.Informazio eskubidea, herri galdeketa, badakizue aspalditik, ados gaudela zuekin bermatu egin behar dela, bainan zuek guzti hau zuen iritzia estaltzeko eta zuen iritzia ez plazaratzeko erabiltzen ari zarete. Zergatik ez duzue argi plazaratzen zuen jarrera?