Algak, lurrean agertu ziren lehenengo organismo biziak kontsideratzen dira. Gaur egun gure planetako oxigenoaren %50etik 70 era "produzitzen" dute.Alga-terapia zenbait gaixotasunen tratamenduko algen erabilpenean datza.Tratamendu hauetan erabiltzen diren alga motak honako hauek izaten dira normalean: mucus-a, laminaria, eta "itsasoko letxuga" deituriko hauek dira normalean.Alga freskoak, fosforoa, potasioa, azufrea, magnesioa, kaltzioa, eta beste hainbat oligoelementu dauzkate eta baita ere aminoazidoak, bitaminak, zahartzearen aurkako hormonak, klorofila (antiseptikoa eta desintoxikantea), muzilagoak (laxantea eta gosea gutxitzen du) ... arrazoi guzti hauengatik mendeetan zehar kontsumitu izan dira algak; eta, gaur egun, elikaduran erabateko gehigarri garrantzitsua da.Erabilera nagusiak:Talasoterapietan:Algaz osaturiko "bilgarrietan": alga beroz osatutako nahasketaren aplikazioa; gorputz osoan edo zati batean. Aplikazio honen eraginak honakoak dira: erlaxaziozkoa, minaren eta hanturaren kontrakoa, organismoa mineralizatzen du, izerdiaren bidez toxinak kanporatzen laguntzen du eta zirkulazio linfatikoa estimulatzen eta hobetzen laguntzen du.Algak ondorengo kasuetan erabiltzen dira edo erabil daitezke: hezur eta giharretako minetatik errekuperatzeko, azaleko alterazio edo gaixotasunak tratatzeko, zelulitisa eta pisu arazoetarako eta beste hainbat tratamenduetarako.Bainu moduan ere erabil daitezke algak eta ondorengo eragina izaten du: algek organismoari gatz mineralak eta oligoelementuak jasotzen laguntzen dio.Elikaduran, berriz, era guztietako elikadura arazoei aurre egiten laguntzen du. Elikagaien osagarri gisa gure gorputza bizi berritzen laguntzen duten proteina eta minoazidoak ematen dizkio.Arlo terapeutikoan: algak hazte arazoetako lagungarri dira, neke egoerak gainditzen laguntzen du eta erreumatismo kronikoetarako ere oso lagungarria izaten dira.Eta, azkenik, kosmetologia (krema eta horrelako produktuak) arloan: azalaren fisiologia erregulatu egiten du, azalaren "zahartze goiztiarra" atzeratzen laguntzen du, eta baita aurpegi, lepo gorputz eta ilearentzat ere osasungarriak dira.