Eztarriko, eta oro har, goialdeko katarroa, gaixotasun birikoa da. Honako sintoma hauekin egingo dugu topo: sudurrean muki pila, atijak, eztarriko mina eta sukar motela (37-37,9ºC) edo batzuetan altua, 72 ordu iraun dezakeena, nahiz eta kasu guzietan ez den horrela. Muki likido eta transparentea izango dugu itxita egon daitekeen sudurretik, baita loa eragotzi dezakeen eztul lehorra ere. Zenbat eta gazteagoa izan gaixoa orduan eta eragin handiagoa izango du katarroak: gose eza, afekzio digestiboak (goragaleak, botaketak...), irensterakoan mina, zurrunka eta konjuntibitisa.Tratamentua- Antipiretikoak (sukarraren aurkako botikak): parazetamola eta ibuprofenoa, adibidez.- Sudurraren estutasuna lasatzeko tratamendua: * Postura jakin batzuk hartuz. * Sudur-garbiketak suero fisiologikoarekin. * Eztularen aurkako botikak: soilik eztula lehorra eta egonkorra denean edota lo egitea galarazten duenean (kodeina, dextrometorfan, kloperastina, drosera, lebodropropizina...) * Mukiak lasatzekoak: eraginkorra dela erakutsi den bakarra ura da. * Antibiotikoak: goialdeko katarroa otitis edo sinusitisarekin konplika daiteke, eta egoera horien aurrean adi egon beharko dugu: 3 egunez sukarra izan edo katarroa hasi eta 2 egunetara agertzen denean. Baita ere 10 egunez hobekuntzarik gabe, sudurretik muki ixuriak eta eztul egonkorra dugunean. Gomendagarria da berogailu sistemak mugatzea, giroa asko lehortzen dutelako. Garrantzitsua da ezetasun giroa ere neurrian mantentzea, eta kutsatutako giroetatik aldentzea, bereziki tabakoaren kearengatik. Ikerketa askok erakusten duten moduan, guraso erretzaileen seme-alabengan lehenago eta gehiagotan agertzen dira katarro-prozesuak. Demostratua dago ama erretzaileen seme-alabengan, biriken funtzio ez-normala 18 hilabete bete arte luza daitekeela gutxienez.Katarro-prozesu akutu baten ondoren gomendagarria da etxeko egonaldia egun batzuz luzatzea ikastetxera edo haurtzaindegira joan gabe. Badirudi infekzio berriak jasateko aukera gehiago dagoela itzulera berehalakoa denean.