Bi hitz horiek aurka-aurkakoak dira. Totalitarismoa, inperialismoaren gogortasuna da (inperialismoaren muina); eta erradikalismoa abertzaletasunaren gogortasuna, abertzale osoa, garbia, abertzaletasunaren muina. Buru garbiketak ez dio uzten gogamenari bere askatasuna gogaltzen; bere gogalmentasuna makurtzen dio, bere gogamentasuna mugatzen dio.Mundu hontan agintarien artean, bi talde dira: totalitarismo eta erradikalismo.Sugeak, zenbat eta zanpatuago, eta indar gehiagorekin ateratzen du burua harripeko zirrikituren batetik, indar gehiagorekin hozkatzeko bere zanpatzaileei. Euskal Herrian, gezurra, legegabekeria eta justizi gabezia salatu beharra da; bestela, ez izatean ("hipokresia") bizi gara. Euskal Herrian azkatasun bila dabiltza.PPkoek, Espainiaren batasuna eskatzen dute: hau da, Espainiaren inperialismoa. ETAren indarkeria ez salatzeagatik, ANV eta Herri Batasunaren legegabetza eskatzen dute. Bada hori baino lotsagabekeria handiagorik? PPren eta PSOEren lege gabetzea eskatu al daiteke Frankoren diktadura eta GALen indarkeria ez salatzeagatik? Hala izan behar litzake, baina inperialismoan bizi gara. Askorendako indarkeria dena, beste askorendako beren askatasunerako borrokalaria da.Zanpatua bada, eta zanpztzailearen aurka borrokatzen badu, horrek demokraziaren ontasunen gainetik garaituko du (horrela uste du Lars Ulrich musikari ipar-amerikarrak, "Metro", 2007ko urriak 2. Eguna).Frankok, bizi zenean, esaten zuen: "españa, una, grande y libre". Nik erantsiko nioke: "españa, uña, grande y libre".