Shang-ek, ardura handiz, neska batzuek Eguberrietarako erositako oparia biltzen du. Larunbata arratsaldea da eta Santiagok inurritegi bat dirudi; erosketak egiten batzuk, kafetegi batean atseden hartzen besteak edota bi gauzak egin nahian besteak. Normala denez, edozein erabaki hartzeko itxaron behar dena, kutxazain edo zerbitzariaren abiadurarekiko zuzenki proportzionala da. Eta neskek bere opariaren zain jarraitzen dute oraindik.Shang-en amak prezioa oroitarazten dio eta azkarrago ibiltzen saiatzen da. Bere aitak, dendatik at, kartel argitsua jartzen du. Shang-entzat hau guztia errituala da eta, ez bere amaren ekimenak, ezta bezeroen arnasotsak ere, ez die arreta galtzea eragiten. Bere denbora hartzen du, bizitzak bere haurtasunari zor dion denbora. Hamar urte dituzunean eta Txinatik heldu berria zarenean, inork ez daki zenbat denbora duzun. Horren orekatsua da atzerritarraren estutasuna. Ez dago denbora galtzerik, ez orain, ezta gero, hamasei urterekin ere. Argi eta garbi adierazten du legeak: derrigorrezko hezkuntza hamasei urte arte, ezta minutu bat gehiago ere. Egun bakoitzean, festa egun bakoitzean, larunbata eta igandeko arratsalde bakoitzean, familiaren negozioan sartu behar da. Egunen batean, dagokionean, berea izango da.Duela gutxi Errege Magoei eskatutakoaz galdetu zioten eta konturatu zen ez ziela eskutitza idatzi. Pentsatu zuen berarekin salbuespen bat egin ahal zutela. Horrela bada, bere eskaera entzuteko prest baldin badaude: "Errege Mago maiteak, aurten denbora eskatzen dizuet."