Amak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 2008ko ots. 22a, 00:00

Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuetatik, besteak beste, etxetik kanpo lan egiten duten amei zuzendutako laguntzak bideratzen dira.3 urte baino gutxiagoko umeak dituzten emakume langileendako laguntzak onartuko dituen Foru-Agindua argitaratuko da martxoan. Urtebeteko laguntzak izango dira eta 2007. urtean, bere kontura edo besteen kontura, lan egin eta beren kargu 3 urte baino gutxiagoko umeak dituzten emakumeak izango dira onuradunak. Beti ere, familia unitatearen errenta, aipatutako aginduak ezartzen dituen baremoen barnean baldin badago.Hilean 100 edo 140 euroko laguntza jasoko dute, azken errenta aitorpena kontuan izanik ezartzen den baremoaren arabera. Eskatzailea, deialdian ezartzen diren baldintzetan urtean egon den hilabetetako zenbaketa egin eta laguntza urtean behin kobratuko da.Laguntza eskatzeko epea zabaltzen denean interesatuek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan jaso dezakete eskabide-orria.Gizarte zerbitzuetatik familiendako beste laguntza batzuk ere bideratzen dira:- Langile-denbora eta etxekoa eramangarri egiteko eta jaiotzak bultzatzeko:a) Lehenengo edo bigarren seme-alabak urte bat betetzen duen arte 417,27 euro, seme-alabetako batek %25 edo gehiagoko minusbaliotasunen bat badu eta bi gurasoek lan egin eta bietako batek eszedentzia eskatzen badu. Laguntza hau hirugarren edo hurrengo seme-alaba batengatik ere eskatu daiteke.b) Ordainketa bakarrean egingo den 2.503,67 euroko laguntza hirugarren edo hurrengo seme-alabaren jaiotzagatik, baldin eta bateon batek %25eko edo gehiagoko minusbaliotasuna baldin badu.- Erditze berean bi ume edo gehiago izateagatik:a) Bikien kasuan 91,0 euro hilean lehenengo urtean. Seme-alaba gehiago izanez gero, hileroko laguntza osagarria eskatu ahal izango da.