Hurrengoan Sakanako errepideetan segurtasun indarrek jendea eta batik bat abertzaleok izuarazi nahian kontrol bat ipintzen dutenean, nik ez dut nahi nire babes osoarekin egin dezaten.Ez dut nahi nire babes osoa eduki dezaten berriro gure herriren batean manifestaldi bat edo beste edozein ekitaldi bat lehertzera sartzen direnean.Atxiloketa berriak ematen badira, eta azken aldian ikusitakoarekin ezer gutxigatik atxilotu gaitzakete, ez diet nire babes osoa eskaini nahi.Tortura kasuak gertatzen badira berriro, eta ez dirudi egoera hauek ekiditeko ezer egingo dutenik, ezingo nuke jasan nire babes osoarekin gertatzea.Igande honetan Madrilen gu ordezkatuko gaituztenak hautatu behar ditugu, baina atsekabez konturatzen naiz inortxok ere ez duela nire nahia bermatuko.Sufritzea dugun sasi demokrazia honetan agintea dutenak erabaki dute nor izan daitekeen hautagai eta nor ez. Beharrezkoa dutenean haien aurrean berriro burua makurtuko dutenei soilik eman zaie aurkezteko aukera.Nik argi daukat zer egingo dudan igandean. Denok beharko dugu argi eduki gure gaurko ekintzek bihar hala nolako ondorioak ekarriko dituztela.