Denok dakigun bezala, Martxoaren 8a Emakumeon Nazioarteko eguna da; izenak esan nahi duen bezala EMAKUMEONA eta NAZIOARTEKOA. Baina aurten sasidemokrazia bere horretan mantentzen duen estatu patriarkal honek emakumeon eskubideak eta duintasuna aldarrikatzen duten manifestaldiak ilegalizatu ditu, hauen artean Altsasukoa.Larunbatekoa hausnarketa eguna omen da, ondorioz zenbait alderdi politikorentzat kaltegarria izan daitekeelakoan emakumeon duintasuna baztertu dute emakumeon eskubideen gainetik sasihauteskunde hauek inposatuz. Jarriko al lituzkete hauteskundeak urriaren 13an edo abenduaren 7an? Orduan nola ezin dute kontuan hartu martxoaren 8a hain desorekatua den gizarte honetan berdintasunez ahoa betetzen duten sasipolitikari hauek?Guk, emakume bezala erabaki hau arbuiatzen dugu eta gogorarazten diegu teoriatik praktikara benetako urratsa eman nahi duten politikariei mahai gainean dituztela egun berean kanpainan bertan eman ziren 4 emakumeen erailketak. Ez dezatela diskurtsoa desbideratu eta hitz egin dezatela emakumeon askatasuna baldintzatzen duen terrorismo patriarkalari buruz.Jarrai dezagun borrokan gure eskubideen zapalketari aurre eginez!!!