OTITISA HAURRETAN

Amaia Zabaleta 2008ko mar. 7a, 00:00

KANPOALDEKO OTITISA Kanpoaldeko otitisa modu honetara definitu daiteke: entzuteko kanpoaldeko konduktua infekzioarekin edo handituta dagoenean. Igerilekuetako edo hondartzetako bainuak eta belarrietako kanpoaldeko urradurak izango dira aurrekariak. Bakteriak dira otitisaren eragileak (Pseudomona aeruginosa eta estafilokokoa dira ohikoenak) Sintoma nagusiak hauexek izaten dira: hozkatzerakoan handitzen den min latza eta belarri aurrealdeko aurpegiko zonaldean presioa egiten dugunean mina izatea. Belarri barnea aztertzerakoan (otoskopia) mina gehiago eragiten da, eta bertan entzuteko kanpoaldeko konduktua gorria eta garrantzizko inflamazio edo hantuarekin ikusiko dugu. Mina denez sintomarik nagusiena, analgesikoa da oinarrizko tratamendua. Bero lokalizatua eraginkorra da baita, batez ere bainatu ondoren. Batzuetan tratamendu lokalizatua egingo da antibiotiko tinta batzuekin. Sekula ez erabili bastonzillorik belarriak garbitzeko. ERDIALDEKO OTITIS AKUTUA Erdialdeko otitisa isuriarekin dagoen kaxa timpanikoaren infekzioa da. Erdialdeko otitisaren kausa bakterianoa da, ohizko germenak Neumokokoa (%35-40) eta Haemophilus influenzae (%30) dira. Otitis mota hau daukan haurraren sintoma nagusiak hauexek dira: katarro prozesu baten barne dagoen belarrietako mina, orokorrean gauez agertzen dena haurraren posizio aldaketa batekin oheratzerakoan, likido isurketa pusa edo odolarekin (tinpanoa hausterakoan, sintomak goxatzen direlarik). Esneko haurretan sintomak hauek dira: negarra, esne hartzearen ezezkoa, bat bateko tenperaturaren igoera, botaketak, diarrea... Otoskopian tinpanoa gorria ikusiko dugu, abonbatu edo sabeldua eta batzuetan argi ikusiko da zulatua edo isuriarekin: entzuteko kanpoaldeko konduktua materia zuri batekin oztopo izango dena tinpanoa ikusteko. Tratamendua minarentzako emango diren analgesikoekin (parazetamola edo ibuprofenoa) hasiko da. Antibiotikoei dagokienez, ez dago justifikatua ohizko preskripzioa erdialdeko otitis akutua duten haur guztiengan. Eszepzioak kanpo, otitisa analgesikoekin tratatu beharko genuke, eta 48-72 ordutan ez balego hobekuntzarik,antibiotikoen tratamendua hasiko genuke.