Euskal Herrian ez dute agintzen euskaldunek, Madrilekoek baizik. Azken garai honetan garbi ikusi da, Nafarroan gertatu denarekin. Nafarroako lehemdakaritza hartzeko , Nafarroako PSN. Nafarroa Bai eta IUk hartu zuten erabakia, Madriletik ezeztatu zuten.Ohiturak ezin dezake inoiz kondairaren aurka egon (edo egiaren gainetik). Gezurrak eta lapurketak, urteekin, ohitura egiten dute. Gezurrean bizi beharrean, egian bizi behar ginateke. Baina hortarako, lehenbizi, egia non dagoen jakin beharko genuke.Euskaldunen bizierarako erabakiak euskaldunek, berek, hartu behar dituzte, ez Madriletik aginduta. Madrilekoek, Madrilekoendako (edo Espainiarrendako) hartu dezakete erabaki hoiek, ez beste herrikoendako. Hori ez da demokratikoa, inperialismoa baizik. Zapaterok ez du esaten, Euskal Herrian euskaldunek erabakitzen dutena egingo dela? Orduan zertan geratzen gar: baiezkoan edo ezezkoan?ZukuakBa al dakizue fruta (udare, sagar, okaran, laranja eta gainerakoak) artean zein den zukurik hoberena: edaten dena edo jaten dena? Zergatik? Fruta jatean, zuku berarekin, daukan izpia jaten dugulako; saldarekin bakarrik, ez. Eta izpia guztiz beharrezkoa zaigu gure urdailaren egosketak hobeki egiteko. Miguel Angel Blancoren arrebak, Maria Pilar Blancok uste du, noski, bere neba bakarrik dela indarkeriaz hildakoa. Indarkeriaz hildako besteak ez ditu inork oroitu behar? Esperientzian dago jakinduria. Horregatik gu baino zaharragoengandik ikasi behar ditugu ez dakizkigun gauzak. Honek esan nahi du, gu baino zaharrago direnei ona eta mirestu behar ditugula. Nahi baduzu besteak ongi begiratzea, hasi zaitez besteak ongi begiratzen. Idazkietan ez da hizkia bakarrik begiratu behar, bere esanahia baizik. Espainiarrek esaten dute ezin dela onartu ETAk hiltzea. Baina onartu al daiteke herrialde bat (Euskal Herria) hiltzea, zanpatzea?Talde politikoek indarkeria salatzen duten arte ezin dutela politikarik egin salatzen dute. Eta PPkoek eta PSOEkoek (indarkeria salatzen ez badute ere) politika egin al dezakete? Elkarrizketa ez egitea inperialismoa da. Hori da Euskal Herriarekin Espainian gertatzen dena. Euskaldunek ez daukate euskaldunek nahi dutena, Madrilekoek nahi dutena baizik.Nortzuk dira euskaldunak, beren etxea zaindu eta gidatzeko, besteen aginpean egon beharrean?