Garai zailak bizi ditu Euskal Herriak, gogorrak Euskal Gazteriak. Azken biktima zu, Hodei.Demokrazia eza Euskal Herriko kale eta hautestontzien jabe bilakatu den azken hauteskundeotako azken egunean, gure belarriek entzun nahi ez zuten berria entzun zuten, zure atxiloketa hain zuzen.Foralek hartu zintuzten; azken aldian gandorra gero eta tenteagoa duten UPN-ren oilar gorriek. Gorriak? Edo beltzak? Edo...? ZIPAIOAK!!!! Gero Madrilera eraman zintuzten, eta handik, epaileak Sotoko espetxera.Etxarrin zeundenean Etxarrin; eta Iruñean zeundenean Iruñean, lan handia egin izan duzu, Gaztediaren eta Gaztetxeen alde. Hori bizi eta ikusteko aukera izan dugunok amorru handiz bizi izan dugu zure atxiloketa eta ondorengo espetxeratzea; horren islada izan da egunotan egin ditugun batzar eta manifestazioetan izandako gazte mordoa.Jakin ezazu, Gaztetxeko barraren gaineko argazkian ez ezik, gure bihotzetan ere egongo zarela, ziega ilunetik itzuli eta topa egingo dugun egunerarte. Laister izan dadila. Bitartean, ANIMO HODEI! EUTSI!