Azken aldi honetan,oso modan jarri dira fotodepilazioa, laserra eta horrelako depilazio motak. Lehenik eta behin esan beharra dago ez direla tratamendu berdinak nahiz eta teknikek antzekoak diruditen, baina, tratamenduan baino, makinetan dituzten ezberdintasunak dira haien arteko alde handiena. Gaur fotodepilazioari buruz hitz egingo dugu (fotodepilazioari I.P.L. edo "luz pulsada" ere deitzen zaio), askotan ez baitakigu zer esan nahi duten hitz horiek ez eta tratamenduak nola egiten diren ere.Nola funtzionatzen du? I.P.L.-ak,ilearen melaninak antzematen dituen energia bat emititzen du, eta energia hau bero bihurtzen da, ile-folikulua suntsituz.Zein atal tratatu daitezke? Gorputzeko edozein zati tratatu daiteke I.P.L.-arekin, baina kontutan eduki behar da gorputzeko atal batzuek besteek baino saio gutxiago beharko dituztela. Saio kopurua normalean seitik zortzira bitartekoa izaten da, baina tratatu behar den atalaren, ile motaren eta pertsona bakoitzaren sistema hormonalaren araberakoa izaten da.Nola gauzatzen da tratamendua? Tratamendua egiteko ataleko ilea moztu egiten da lehenik, ondoren gorputzeko zati horretan makinatik ateratzen den energia gure ileetako zainetara transmitituko duen gel konduktore bat aplikatuko dugu, eta horretaz gain azala ez berotzen laguntzen du. Eta azkenik argi sorta aplikatzen da. Ilea lehenengo egunetik desagertzen joaten da.Minik egiten al du? Ez du min askorik ematen baina ziztada edo atximisken antzeko zerbait sentitu daiteke baina oso suabea (laserrak min gehiago ematen du).Tratamendua hasi aurretik kontutan eduki beharrekoa: Tratamendua hasi aurretik gauzatxo batzuk kontutan hartzea komeni da: ezin daiteke eguzkirik ezta U.V.A. izpirik hartu tratamendua baiño 20 egun aurretik ezta 20 egun ondoren ere, ezin daiteke anti-inflamatoriorik edo eta antibiotikorik hartu saioa egin behar den momentuan, eta botikaren batekin tratamendu bat egiten ari baldin bagara teknikariari abisatu behar zaio badaezpada, eta haurdun edo titia ematen dauden emakumeek ezin izango dute tratamendu hau egin.Eta honen guztiaren ondoren galderaren bat bururatzen bazaizue, zuen estetika zentroan galdetu dezakezue.