IV. JARDUNALDI FEMINISTAK

Sakanako Bilgune Feminista 2008ko api. 4a, 00:00

Hurrengo apirilaren 12 eta 13an Euskal Herriko Jardunaldi Feministak ospatuko dira Portugaleten dagoen EHUko Nautika Eskolan, «Feministok eraldaketarako borrokan!» lemapean; 13 urte pasa dira III. Euskal Herriko Jardunaldi Feministak egin zirenetik eta aurten hiru ardatz nagusiren inguruko ponentziak aurkeztuko dituzte talde ezberdinek: Emakumeok herrian eta munduan, Emakumeok indarkeria sexistari aurre eginez eta Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputza. Lerro hauek landu ahal izateko parte hartuko duten eragileak hausnarketetan murgilduak egon izan dira ponentzia hauek burutu ahal izateko. Jardunaldien egitaraua tailer ezberdinez osatua egonen da aipatutako ponentzien harira. Emakume Internazionalistak, Plazandreok, Bizkaiko eta Arabako Emakume Asanbladak, Medeak, Herne, 7menos20, Bilgune Feminista, Lanbroa eta Amalatz eragileek osatzen duten Euskal Herriko Koordinadora Feminista da antolatzailea; eta ekimen honekin euskal emakumeak bildu, iritziak partekatu eta eztabaida sustatzea da helburua.Sakanari dagokionez, honen inguruan hainbat ekintza burutuko dira egun hauetan jardunaldien inguruko informazioa adieraziz eta gure artean antolatu ahal izateko. Horregatik, Etxarriko eta Altsasuko Bilgune Feministak eta Altsasuko Feministak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jardunaldiei buruzko informazio zehatza nahi izanez gero eskuragarri dago www.jardunaldifeministak.org,