Zuzenketa

Jonjo Agirre Martinez 2008ko api. 11a, 00:00

Euskara Batzordearen araudi berria onartu du Mankomunitateak, goiburua duen kronika eman zen argitara Guaixeren azken zenbakian. Hartan, nire ahotan jarritako hitzetatik zenbait ez dira zuzenak. Hona zuzenketak: 1. Guaixek jasotakoa: Ordezkaritzari dagokionez, "bizpahiru kideko kolektibo batek zinegotzi batek adina boto izatea" ez zuen egoki ikusi...Nik esandakoa: Nola konpara daiteke 1,2, 3, 5 edo 10 kidez osatutako talde baten ordezkaritza maila zinegotzi batenarekin? 2. Guaixek jasotakoa: Batzordearen lan hizkuntza euskara izaten jarraitzeko eskatzen zuten alegazioek, baina batzorde buruak esan zuenez, "Sakanako errealitate soziolinguistikoari ez zioten erantzuten, zenbait herritan elebidun kopurua txikia delako eta araudi berriarekin herri horietako zinegotzien parte-hartzea erraztuko da". ...Alegazioek ez zuten eskatzen Batzordearen lan hizkuntza euskara izaten jarraitu behar zuenik, hori ez baita aldatu araudi berriarekin. Izan ere, horixe azpimarratu nuen besteak beste: Euskara Batzordearen lan hizkuntza euskara izan dela, dela eta izanen dela; euskara ondo ulertu arren ongi mintzatzeko gai ez diren ordezkariak bertaratzeak ez duela zertan batzordearen euskarazko jardun ohikoa kaltetu, eta aldiz, euskaldun oso diren ordezkariak bidaltzeko aukerarik ez duten udalerriei parte hartzeko bidea errazten zaiela.Aldez aurretik, eskerrik asko.