Kate handienak edo multinazionalenak diren hipermerkatuak, supermerkatuak, saltegi handiak bezalakoen eta zerbitzuen "banaketa handiaren" bideak ikaragarri zabaldu dira, "auzo-denda" txikiez osatutako merkatua gero eta baztertuago utzita.Beren funtzionamendu-logika ahalik eta errentagarritasun handiena lortzea da, bitartekarien kostuak murriztuz eta kontsumitzaileari produktu "merkeagoak" eskainiz. Saltegi handietako "hiperkontsumo" ereduari lotutako logika hau gauzatzean kalteak eragiten dira ingurumenean, hirigunean eta bizimodu social, kolektibo zein indibidualean.Merkatu Soziala alternatiba bat da ekoizleendako eta kontsumitzaileendako, ekoizteko zein merkaturatzeko moduaren inguruko berme sozialak eta ekologikoak eskaintzen baititu. Era honetan, Merkatu Sozialak hiru dimentsiotan betetzen du bere lana: -Kontsumo arduratsua: Merkatu Soziala sinergia-sortzailea da eta kontsumo nahiz ekoizpen arduratsua bultzatzen ditu.-Garapen Iraunkorra: Merkatu Sozialean mugitzen diren ondasunek eta zerbitzuek justizia sozialeko, zuzentasun ekonomikoko eta ingurumenarekiko errespetuko iraunkortasun-irizpideen betetzea bermatzen dute.Sentiberatzea: Merkatu Soziala helburu eraldatzaile eta mobilizatzaile dituzten balio eta kultura sortzailea ere baden neurrian.Nafarroan merkatu sozial baten sorreraren aurreko unean gaude. REAS Nafarroaren baitako enpresek zein entitateek eskainitako produktuak edota zerbitzuak Nafarroako gizarteari ezagutarazteko urratsak egin izan dira (esate baterako Elkartasunezko Ekonomiaren Gidaliburua).Egun, enpresa eta entitate horiek elkartasunezko ekonomiaren ikusi-kanpaina bat abiatu dute horretarako logotipo identifikagarria erabiliz euren lokaletan, ibilgailuetan nahiz bestelako euskarrietan.