Gizakia, organismo bat denez, bere beharrak asetzen saiatzen da. Behar batez jabetzeak ekintzara bultzatzen gaitu, geure burua asetzeko eta organismoa lasaitzeko. Organismoak ase nahi dituen behar horiei erantzuteko sortzen dira inpultsoak.Honela sailka daitezke gizakien asebetetze oinarrizkoenak:- Iraupen senak sortzen dituenak: biziraupeneko ekintzak, elikadura eta osasuna zaintzea, bereziki.- Soziabilitate senak sortzen dituenak: talde bateko partaide sentitzearen beharrak bultzatuta, gizartearen onarpena eta ingurukoen babesa lortzeko balio dutenak.- Sexu edo afektibitate senak sortzen dituenak: pertsona batekin harreman iraunkor eta estu bat izateko aukera ematen dutenak.Umeak bere beharrak aseta edukitzen ditu. Baina, heldutze eta sozializatze prozesuan, umeak gizartean egokitu ahal izateko balore eta arauak jasotzen ditu. Horrekin batera, umearen inpultsoen bat-bateko eta berehalako asetze hori atzeratzen hasten da. Umeek inpultsoen prozesua era egokian asimilatzeko, oso garrantzitsua da gurasoekin edo erreferentziazko pertsona helduekin izan duen harremana. Maitasuna eta babesa jaso dituen umeak eta beldurra eta mehatxuak jaso dituenak jarrera desberdina izango dute.Inpultsoen kontrolean egon litekeen zailtasuna gizarteratzean egondako gatazka baten ondorio izan daiteke. Hau, umeak gurasoekin izan duen harreman egoki baten faltari lotua egon daiteke. Umeak jaso duena itzultzen du.