Gizarte Zerbitzuetara Drogomenpekotasun Plan Foralaren eskutik iritsi da Osasun eta Kontsumo Ministeritzak atera berri duen drogen inguruko gurasoendako gida bat, "Drogas" izenekoa.Altsasu, Etxarri-Aranatz, Irurtzun eta Leitza zonaldeko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio hezitzaileek hedatzeko konpromezua hartu dute.Gida hau DBH gauzatzen ari diren ikasleen gurasoei bideratuta dago, hau da, 12-16 urte bitarteko gazteen gurasoei.Bertan sei substantzia aztertzen dira; alkohola, tabakoa, kanabisa, kokaina, heroina eta droga sintetikoak eta hainbat drogen informazioa biltzen da: substantzia zein den, sortzen duen bapateko eragina, arriskuak eta ondorioak, kontsumoari buruzko informazioa (inkestak, grafikoak ...), substantzia bakoitzaren gainean dauden mitoak.Halaber, bereziki gurasoei zuzenduriko atal bat dago.Bertan gai hauek jorratzen dira:arrisku faktoreak, babes faktoreak, arriskuen aurrean zer egin dezakete gurasoek, seme-alabak kontsumitzen ari diren seinaleak, zer egin kontsumitzen ari direnean eta arazoen aurrean egon daitezkeen tratamenduak. Aipaturiko Gizarte Zerbitzuetako teknikariek gida honi "gerriko" bat erantsiko diote eta bertan beraiek azpimarratu nahi dituzten ideia batzuk agertuko dira:Bazenekien... gizarteak drogekiko erakusten duen bazterketa babeserako jarrera bat dela? ... drogen inguruan dugun jarrera eta ohiko kontsumoa seme-alabentzako eredu direla? ... ez dela egia asteburuetan eta festa egunetan "soilik" kontsumitzeagatik ez dela ezer pasatzen? (gutxi gorabehera urtean 135 egun dira, hau da,1/3 baino gehiago).Hona hemen eredu bezala gidan agertzen diran mitoetako batzuk:Tabakoa: Zigarro bat erretzeak lasaitu eta estresa desagerrarazten du.Alkohola: Alkoholak harreman sexualak errazten ditu.Kanabisa: Osasunerako ez da kaltegarria naturala baita.Kokaina: Erabilera kontrolatzeko errazaHeroína: Kontsumitzaile guztiak gaizkileak dira.Droga sintetikoak:Beste drogekin batera erabiliz gero arriskua ez da handitzen.