Jendea geroz eta kontzientziatuago gaude eguzkiak azalean eragin ditzakeen kalteetaz eta honek erakarri ditzakeen gaixotasunetaz, horregatik geroz eta gehiago zaintzen dugu gure gorputza, eguzki izpi kaltegarri horiengandik babesteko.Eguzkia, bere neurrian hartuz gero oso ona da, baina pasatzen bagara gure larruazala gaixotzeko arrisku handia daukagu. Esan beharra dago azala izugarri zahartzen dela eguzkiaren eraginarengatik, orbanak ere ateratzen dira; eta hori gutxi balitz azaleko minbizia ere hor egoten da, gure azala noiz gaixotuko zain.Ondorengo tratamendu hauekin, azala eguzkirako nola prestatu daiteken azalduko dugu.Eguzkiarekin azala deshidratatu eta loditu egiten da. Lehenik eta behin, azala garbitu egin behar da, eta horretarako, gatz mineralekin egindako gorputz espoliazio bat egingo dugu. Honela gure larruazala findu eta bertan dauden hildako zelulak erretiratu egiten ditugu, eta eguzkia hartzen dugunean geratzen zaigun kolorea, politagoa eta uniformeagoa izango da. Azkenik, azala hidratatuko duen lohi edo algekin maskarila bat egin behar da, azalari behar dituen mineralak eta ur kopuru egokia mantentzen laguntzeko. Gainera, azalaren hidratazioa ondo mantentzen badugu zimurrak ere gutxiago aterako zaizkigu.Seguruenik askok tratamendu hauen inportantziaz ez zarete jabetuko, baina pixka bat pentsatzen jarriz gero, azala da gorputzak duen babesa eta hau gaixotzen bada seguruenik gure barrunbeetan arazoak izanen ditugu. Horregatik eguzkia hartzeko asmoa edukiz gero, eguzkitako krema bi orduro ematea komenigarria da eta uretara sartuz gero ateratzerakoan ere bai.