Nafarroako abeltzainak, EHNE sindikatuak deituta, datorren ostiralean, maiatzak 9, nekazaritza sektorerako inbertsio handiagoak eskatzeko Iruñeko kaleetara aterako dira. Diru-laguntzak handitzea oinarrizkoa da egungo krisialdi estrukturala gainditzeko eta dauden 4.000 abeltzaintza ustiategiak porrotara ez eramateko. Manifestazioa Autobús Geltoki Zaharretik aterako da, goizeko 11.30etan eta Legebiltzarraren parean bukatuko da, Iruñeako kale nagusiak zeharkatu ondoren. Aldi berean, ekintza honen bitartez, sektorea kinka larrian dagoela, -urte bete krisialdian murgildurik baitago- agerian jarri nahi du sindikatuak gizarteari eta politikariei zuzendurik."Lagundu abeltzainak: desagertzen bagara denok galtzen dugu " lelopean EHNEk Nafarroan abeltzaintza desagertzeak ekarriko dituen ondorio latzak gogoratzen die legebiltzarreko taldeei eta Nafarroako Gobernuari: Gizarte aldetik, milaka lanpostuen galera; lurraldearen antolaketan, berriz, mendialdeko eta eremu zailek biztanleak galduko dituzte, hustu arte; kontsumitzailearentzako, prezioak igotzea; ingurumenaren aldetik, aldiz, gure mendien egoera, ingurumen aldetik ikusita, txartuko da. Gainera, artzaintzari esker mantentzen dira mendiak eta abeltzaintza ere lan ukaezina egiten dute suteak aurreikusteko eta eragozteko. Aldi berean, elikadura segurtasunari dagokienez, elikadura eskandaluetara ohitzera behartzen gaituzte. Momentu honetan, EHNEk galdetzen du Nafarroako gizarteak eta Gobernua abeltzaintzak sortzen dituen onurak behar den neurrian baloratzen dituzten, batez ere, Funtzionalitate anitza kontzeptua, Bruselasek hain beste aldarrikatzen duena. ¿Gure jarduerak gizarteari ematen dion anura hauek ekonomikoki neurtzea posible al da? Agian ez. Baina nekazaritza erakundea garen heinean, egungo jardueraren maila mantentzeko gutxi gora-behera zenbat behar den kalkulua egiteko gai da: 25 milioi euro, Landa Garapen Poltsatik hartutakoak, krisi estrukturalari aurre egiteko neurri estrukturalak behar baitira, agroanbiental konpromisoa beteko dutelarik. Orain arte Landa Garapena eta Ingurumeneko sailak abian jarri dituen neurriak eskasak ikusten ditu EHNEk. Gogoratzen dugu ere urrian departamentuak iragarri zuen osoko plangintza. EHNEk azpimarratu zuen orduan neurri estrukturalak falta zirela multzoan bestela eraginkortasun guztia galduko eta soilik momentuko krisia gainditzeko balioko zuen, baina ez krisi estrukturala konpontzeko. Iragan urriaren 22an saileko arduradunekin izan genuen bileran esan ziguten 1,78 milioi euroko kopurua ekoizpen iraunkorrak bultzatzeko banatuko duen agindu forala argitaratuko zutela. Diru-Laguntza honek EHNEk eskatzen duenarekin bat egiten du, hala eta guztiz ere, inbertsioa urria da. Bilera berean gainera, bigarren irtenbide bat azaldu ziguten; hain zuzen, PAC diru-laguntzak murriztea nekazari guztiei, 69 artikuluaren eta PACaren Chequeo Médikoan aztertzen ari den arabera, gero diru hau arazoak dituzten zonalde eta sektoretan banatzekoArgi eta garbi dago EHNEk horrelako ekimenak ezin dituela onartu, izan ere, ez dago sektorerik nekazaritzan gai dena diru murrizketa gehiago jasateko. EHNE, krisiaren hasieratik azaldu zuen moduan, Landagunea Garatzeko Plangintzak dituen ahalmen guztiak garatzekoaren alde dago. Adibidez oso baliogarria da neurri estruktural eraginkorrak eta Nafarroako nekazaritza sektorera egokituak sortzeko. Gainera, Bruselasek agintzen dituen ildoak jarraituko duten neurriak izanen lirateke. Horrela, behingoz, Nafarroako ustiategiak kinka larrian jarri dituen krisialdia gainditu ahal genuke. Hau guztia kontuan izanda, EHNEtik beharrezkoa ikusten dugu Nafarroako Gobernuaren parte-hartzea eta inplikazioa, gainontzeko administrazioekin batera, Nafarroako abeltzaintza desagertu ez dadin. Honako neurri hauek proposatzen ditugu:Pararen araberako neurriak:ICM: Mendialdean eta zonalde txarretan diren ustiategientzako diru-laguntza osagarriak. Bruselasek baimentzen duen diru-laguntzen mugak handitzea, Europako gainontzeko herrialdeek egin duten moduan. Diru-laguntza agroanbientalak sortzea, abeltzainek bete beharko dituzten baldintzetan oinarriturik Baserrien hondakinak kudeatzeko, diru-laguntzak Abereen ongizaterako diru-laguntzakBeste neurriak:Krisiari jarraipena egiteko mahaia eta jatorrizko prezioen zein kontsumitzaileentzako prezioen behatokia. Helburua merkaturatze katearen alde ezberdinen margenak ezagutzeko.-Inportazioen kontrola eraginkorra. Abere hilak biltzeko zerbitzua doan izatea Gizarte asegurantzako kuotak barkatzea.