Ohikoa den baino aldi gutxiagotan egiten denean kaka idortasun egoera izango dugu, bere bolumena eta sendotasuna kontutan izan gabe. Idortasunaz hitz egiteko, kontutan izan beharko ditugu arazoa zentratzen lagunduko diguten 3 atal: - Amaren esnearekin elikatutako esne-haurra: Eguneko kaka 2 alditan baino gutxiagotan egiten duenean- Elikadura egokituaz elikatutako esne-haurra: Astean kaka 3 alditan baino gutxiagotan egiten duenean.- Haur eta nerabea: Astean 2 alditan baino gutxiago. Idortasuna sintoma da eta ez gaixotasuna, beraz kausa ezberdinak egon daitezke hau azaltzeko. Ohikoa da gurasoengan ere aurrekariak izatea, haiek ere idorrak izan baziren euren haurtzaroan. Idortasunari bide egokia emateko kontutan izango dugu adina:JAIO BERRIAElikadura formula da idortasunaren eragilerik ohikoena, bigarrena, uzkiaren fisura eta hirugarrena estenosi anala. Ez da ahaztu behar idortasuna amak absorbitutako sustantzien efektu sekundarioa izan daitekeela. Beste kausa arraroagoak egon litezke, hesteetako neuropatiak kasu, espezialistak ikertuak eta baloratuak izan beharko dutenak.HAUR-ESNEA3 kausa nagusiak jadanik jaio berrian aipatutakoak izango dira: elikadura, fisurak eta estenosi rektala. Pediatrak baloratu beharko dituen beste gauza arraroagoak hauek dira:Prolapso rektala, hesteen neuropatia, fibrosi kistikoa, hipotiroidismoa, giltzurrinen gaixotasunak...PRESKOLARRA, ESKOLARRA ETA PRE-NERABEAKasuen %95ean ez da eragilea ezagutzen. Idortasuna zuntzean eskasa den elikadurak ekartzen du, adin honetako haur askok uko egiten baitiote frutak eta barazkiak jateari. Multzo honetan, gainera, idortasuna sekundarioa izan daiteke, ikertu beharko diren beste gaixotasun batzuei, zeliakia, diabetesa, Crohnen gaixotasuna...