Berebilen bide-berri ibileretan, beste gai batzuetan bezala, kattagorriak zuhaitzadarre adar, saltoka bezala dabiltza. Arazoen erroetara, arazoen zergatietara jo beharrean, beti azalez eta gainezka dabiltza. Horrela, ez dituzte behin ere gauzak behar bezala konponduko. Erdal esaerak dio: "muerto el perro, se acabó la rabia". Okerren zainak urratzen ez badituzte, ez dezakete gauzak zuzendu. Bestelaz, beti haizeari makilkadak jotzen ariko dira. Hor dabiltza, gora eta behera, bide berriko hilketa eta kosketakoekin, laster gehiegi egiteagatik: zigorrak lasterketak mugatzeko. Hortarako, radar tresnak, ertzainek (poliziek), e.a.Egi-egiz, lasterraldi hoiek mugatu nahi badituzte, zergatik arazoen errora, arazoen zergatira ez dute jotzen? 200 edo 300 kilometroko indarra eman beharrean, zergatik indar hori 150 kilometrotara ez mugatu? Hori egingo balukete, zerga gutxiago bilduko lituzkete hain garestiko berebilengatik.Hori ezin dute egin, ez baitzaie komeni. Abertzaleak Euskaldunen artean, bi eratako abertzaleak dira: egiazko abertzaleak (abertzale garbiak, bihotzekoak), eta itxurazko abertzaleak (gezurrezko abertzaleak); euskal abertzale osoak eta erdi konstituzionalistek (edo konstituzionalista osoak), sasipeko abertzaleak. Bagera edo ez gera. Ez gaitezke abertzale epelak izan. Bai edo ez. Ez da erdiko biderik. Epeltasunak goraka egiten digu. Jesu Kristok, Berri Onean, esaten du: "ai, ene, epelengaik". Ez dituzte ezertarako balio; haiekin ez daki inork nora jo: ezkerretara edo eskubitara, aurrera edo atzera, zuzen edo makur. Bidegabekoak dira. Hoiengatik ezin daiteke inor gidatu. Zizeron, erromatar hizlari ospetsuenetako bat zen. Esaten zuenegia baino gauza handiagorik ez zegoela, eta ez zegoela gezurra baino gauza okerragorik.