USTELKERIA NAGUSI!

Fran Balda Araña 2008ko mai. 23a, 00:00

Astekari honetako azken alearen azalean agertzen zen argazkiak bagenekiena kaleratu du.Mankomunitatean euskara teknikari berriak ditugu. Beraietako bik beste biren eszedentziak beteko dituzte eta hirugarrenak lan postua lortu du. Bera gainera, arduradun izendatu dute.Nor eta Maider Goñi. NaBairen zerrenda buru aurkeztu eta Etxarri Aranazko alkate dena. Mankomunitatean, euskararen araudi berriaren proposamena egiten aritu denetariko bat. Araudi berri horren ondorioz, hirugarren teknikariaren beharra proposatu duenetariko bat, hain zuzen.Oraingoz, ez dugu zalantzan jartzen bete beharreko baldintza tekniko-akademikoak betetzen ez dituenik. Baina, kasualitatea baino, kausalitatearen susmoa datorkigu behin eta berriro. Etika politikoaren kalitatearen labelik, guk behintzat, ez genioke emanen bere etorkizun profesionala, bera "parte eta arte" den instituzioan kokatzen duen politikariari.Euskal Herrian, politikagintza profesio bihurtzen dutenek ez dute konfidantza gehiegi jasotzen herritarrengandik. Politikagintzaren ondorioz, kargu publikoa (alkatetza) dutenek, eta alderdi beraren agindupean dagoen beste instituzio batean (Mankomunitatea) lan postua lortzeak ekar ditzakeen "faboritismo-entxufismo" susmo berak, uxatu beharko luke horrelako "tentazio" batetik.Ez deritzogu politikoki zuzen jokatu dutenik, ez berak, ez hori onartu/erraztu duten alderdikideek ere. "Tongo"-aren usaina Sakanan barrena zabaltzen ari da...Argi dago, oso argi, etika politikoa modu ezberdinean ulertzen dugula Ezker Abertzaletik. Beijondeigula!