Ni, ni naiz, eta nere izenean hitz egiten dut: Oso gogorra da ikustea hainbeste maite duzun pertsona bat hiltzen dela ikustea. Oso. Nork ez daki hori?"Eta asko eskertzen da momentu horietan benetan zure ondoan dagoen pertsonen berotasuna sentitzea. Gauza asko dira betirako barruan gelditzen zaizkizunak: lagun baten eskutitza, besarkadak, telefono deiak, mezuak, begiradak, loreak, soinuak,...Badira sentimenduak adierazteko hainbat modu, eta benetakoak direnean, laister ailegatzen dira heldu behar diren tokira, benetan.Baina badaude ere keinu batzuk, keinu behartuak deitzen direnak, eta horiek dira inoiz ulertu ezin izango ditudanak. Nire aitak ere ez zituen ulertzen.Berarengandik gauza garrantzitsu bat ikasi nuen. Berak bere ideiak pentsatzen zuen bezala adierazten zituen, nahiz eta batzuetan horrek jendearen aurrean "gaizki gelditzera" eraman. Berdin zitzaion. (Gertutik ezagutu genuenok ulertzen dugu zer esaten ari naizen...). Ba hortik atera nuen nik ikasgai baliotsu bat: izan gaitezen garen bezalakoak eta ez besteen aurrean egokiak agertzeagatik beste modu batez jokatu. Itxura bost axola. Zeu izan, eta beti izan zeu.Benetako keinuak, keinu ixilak, izen gabeko keinuak,...Horiek eskertzen ditut nik. Keinu behartuak ez dute niretako inongo baliorik.2007ko Etxarriko etxafigua botatzeko proposamena egin zioten aitari, bai. Gaixorik zegoen, eta ezin izan zuen azaldu, bai. Ematen du, nahiz eta inork ez entzun, aipamen publiko bat egin zitzaiola eta "jai giroaren zaratarekin ez zela entzun". "Jai giro zarata" horrek beste izen bat du. Giro zarata horrek beste kolore bat izan zuen: herri bateko ahotsaren zapaltzearena. Eta hor, giro horretan, nire aitaren irudia sartu nahi izan zen? Nire aitaren omenaldia giro horretan egitea nahi izan zen? Agian giroa "lasaitzea" lortu nahi izan zen nire aitaren presentzia erabiliz.....Okurritzea ere!....Nik egun horretan ez nuen entzun, ez, aipamen publikorik. Entzun nuen bakarra izan zen herri baten adierazpena. Egia entzun nuen, eta egiaren aurrean eman zen erantzun ez etikoa.Joan zaizkigun pertsonei buruzko aipamen bereziak egitea polita da, oso polita, baina askoz ere politagoak izaten dira naturaltasunarekin sortzen badira eta ez norbaitek ematen diguten "toke" baten ondorioz egiten badira.Ni nire aldetik jarraituko dut izaten naizen bezalakoa eta ez irudi batek markatzen duenaren araberakoa, hori ez baita nire aitak erakutsi zidana.Aholkua gure biziko arlo guztietan aurrera eramango bagenu, beste moduko harremanak sortuko genituzke, ziur nago".Ah! eta bide batez, eskertu nahi nien Iturmendiko txistulariei nire aitaren lana eskertuz izan zuten detailea, bene-benetan.Ni, ni naiz, eta nire izenean hitz egiten dut.