Pekineko Joko Olinpikoak historiako errentagarrienak bihurtu daitezke. Estimazio batzuen arabera, Batzorde Antolatzailearen diru-sarrerak 1000 milioi dolar baino gehiagokoak izan daitezke eta, jokoen panpina ofizialen salmentek soilik 300 milioi dolar baino gehiagoko irabaziak emango dituzte.Kirol jantzien industria da olinpikoaren beste protagonista bat. Adidas-ek, adibidez, 70 milioi dolar ordaindu ditu Pekineko Joko Olinpikoen babesle ofizial izateagatik soilik.Bien bitartean, lizentzia olinpikoa daramaten artikuluak ekoizten dituzten fabriketan, lan eskubideen urraketa larriak daudela erakusten dute ikerketek.JOKATU GARBI 2008 kanpainak egindako ikerketek, Pekineko Joko Olinpikoetarako artikuluak ekoizten dituzten zenbait fabrika txinatarretan, lan arauen bortxaketak argitaratu dituzte. Soldatak, legeak eskatzen duen gutxienekoaren azpitik, 12 urte eskas dituzten langileak, atsedenik gabeko 12 orduko txandak, 80 ordu baino gehiagoko lan astea, Baldintza osasungaitzak eta segurtasun eza, sindikatu askeak sortzeko debekua...NORI DAGOKIO ARDURA? Arazo hauen ardura, neurri handi batean Industriari (fabriketako jabeak, kirol-marka enpresak eta txikizkako merkatariak) eta mugimendu olinpikoari dagokie.Kirol jantzien industriak ere, bere aldetik, gehiago jarri beharra dauka, euren mundu mailako hornikuntza kateetan lan eskubideak errespetatzen direla bermatzeko. Kirolari eta kirol taldeek ere paper garrantzitsua bete dezakete, batez ere kirol gaietako enpresen aldetik babesa jasotzen badute.HONEN AURREAN, ZER EGIN DEZAKEZU ZUK? Kontsumitzaile gisa, kirol marken bezero gisa, eta Joko Olinpikoen jarraitzaile gisa, azal zaitez egoera honen aurka.Jokatu Garbi 2008 kanpainak berau babesteko modu desberdinak eskaintzen dizkizu: Nazioarte mailan kanpainak egiten dituen salaketak eta aurrerapausoak ezagutu itzazu: www.juegalimpio2008.org eta www.playfair2008.org