Fran Balda Arañak Guaixe astekarian 08/05/23an, "ustelkeria nagusi" izenburuarekin argitaratutako gutunaren inguruan, argi eta garbi utzi nahi genuke Sakanako euskara teknikarien lan poltsa osatzeko prozedura zuzena, gardena eta arauen araberakoa izan dela urrats guztietan. Jarraitutako prozedura osoa eta proba bakoitzeko emaitzak publikoak dira eta edonoren eskura daude Mankomunitatean bertan. Sinatzen dute: Imanol Haro (UEMAko Euskara teknikaria), Dori López Jurío (Euskara Nafar Institutuko euskara teknikaria), Isaac Valencia Alzueta (Sakanako Mankomunitateko Idazkaria), Adolfo Araiz Flamarique (Sakanako Mankomunitateko kudeatzailea). Prozeduran parte hartu duten teknikariak.