Guaixe astekarian azaldutako iritzi orrian (2008/5/23), Fran Balda Arañak idatzitako iritziei, zenbait puntu edo iritziei erantzun nahiko nieke. Lehendakari naizen bitartean, Sakanako Mankomunitatea, erakunde garbi bat eta bere izena zalantzan inork jar ez dezan, defendatuko dut. Mankomunitatea, erakunde bat denez, denona da, horrela erabaki dugulako udal guztiok, eta horrek errespetua behar du; alderdi guztien gainetik edo nor dagoen buru, koiuntura arabera gainetik.Badirudi, bakarren batek oraindik zalantzan jartzen duela, -uste duela,- erakundeak bereak direla eta bertan egin dezakeela berak nahi duena, nahi duen bezala. Badirudi Fran Balda ez dagoela ohituta gauzak garbi ikustera,eta harritzen dela nola egiten dituzten beste batzuek gauzak, bai argi eta garbi.Iritziak probetan oinarrituta egon behar dira, ez "bihozkada" batek eman diolako; horrek ez du ez hankarik ez belarririk, eta gutxiago bururik. -Taberna bateko mostradorean sortzen diren elkarrizketa denbora pasako iritziak dira, eta trago bat botatzeko denbora betetzeko irauten duen garantia du iritzi proba gabekoak-. Besterik ez. Zer espero dugu Iraunkorreko kide den batek zalantzan edo aurre-epaitzen duen batekin? Non zegoen bera? Zer segimendu egin du? Zertaz arduratu da? Eskatu ahal ditu emaitzak? Non sartu du Mankomunitateak hanka? Hemen nago, Lehendakaritzan, nahi duzuna galdetzeko eta erantzunak jasotzeko, eta lana egin nahi baduzu egiteko. Baina ez, zuk ez duzu horren asmorik, zure asmoa behar bada "konfusioa edo nahasketa" sortzea da, eta dena probarik gabe. Hori bai dela zikin eta ustel jokatzea. Ez nuen halakorik espero, eta gutxiago modu horretan.Badirudi alderdi bezala egiten duela idatzia; baina zalantzan jartzen nau alderdi batek horrela jokatuko duenik, gehiago kontrastatu gabe. Hanka sartze bikaina orain Fran Baldak sartu duena. Bide okerra erabaki du hartzea, eta berak jakinen du nora joan nahi duen horrela jokatuz. Ilunpean jokatzen duenak, ez du, behin ere argirik izango, ez buruan, ez bihotzean; faltsukeriarekin, gezurrekin, joko zikinean jokatuz, hortik bai, ezingo dela ezer espero; ustelkeria baizik.Epaimahaia, Mankomunitatea, deialdia, azterketak, aztergaiak, dena, dena zalantzan. "Astin zak buruori Fran, eta ken munak jaten duten harrak."Argi eta garbi, zintzo eta leial, profesionalki eta seriotasunez jokatu dutela epaimahaiko guztiek ziur gaude. Mankomunitateak eskertzen du bertan parte hartu dutenek lan bikain bat egin dutelako; oraingoan Mankomunitateak argi eta garbi jokatu duela ziur gaude eta epaimahiko edozeinek ziurtatu dezake; eta zuk ere, hemen egonez geroz zintzo jokatuz.Bada erdaraz esaldi bat esaten duena "Se cree el fraile que todos son de su aire"Jainkoak lagun.