"Kultura sexistatik mintzaira sexista dator, eta mintzaira sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du" (Agurtzane Juanena)Emakumeak, euskaldun izanik, egungo jendartean oraindik ere ez gara eskubide osoko herritarrak. Euskal Herriko hainbat eremutan euskara ez da aitortua, are gehiago, baztertua eta zapaldua dugu; Emakumeok historian zehar egindako eta gaur egun ere, egiten dugun ekarpena eta lana ez da onartua. Eremu anitzetan egindako lan itzela, eremu sozialean zein ekonomikoan, gure herriaren garapenean, euskararen biziraupen eta transmisioan... aitortu gabeko ekarpena egin dugu. Gure herriak, hizkuntza eskubideak bermatuak izan behar ditu, gizon eta emakumeon arteko harreman berriak behar dituelarik bere biziraupen eta garapenerako.Euskarak, Euskal Herriko Hizkuntzak, ez du genero gramatikalik eta, beraz, maiz pentsatu ohi da sexita ez dela, baina genero bereizketa eta diskrimazio sexuala beste modu batzuetan azaleratzen dira. Euskara kultur adierazpidea da, gure herrian nagusitzen den kulturaren parte da, hau da, kultura patriarkalaren isla.Gure herriko errealitatea eta hizkuntzak elkarri eragiten dioten heinean, patriarkatuak sortzen dituen erlazio hierarkikoen errealitatearen isla izango da, gizon eta emakumeen arteko parekidetasunik eza oinarri duen errealitatea adieraziz.( gizarte hitza).